8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

14. poligonoko 152. katastroko lurzatiari dagokion
hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean jartzea

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2021eko urtarrilaren 4an, honako ebazpen hau eman nuen:

Hirigintzako Udal Aholkulariaren 2011i019. txostena ikusirik eta kontutan izanda Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

XEDATZEN DUT:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 20 egunez gutxienez jendeaurrean edukitzeko, Baztango 14. poligonoko 152. katastroko lurzatiari dagokion hirigintza-hitzarmena.

Errekurtsoen araubidea:

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen,2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2100279