8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44., 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBAZTEN DUT:

1.–Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberria jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2021eko urtarrilaren 5etik 10era arte, biak barne.

2.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

3.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2100197