8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

530/2020 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 6 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 229/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun publikoko ikuskatzaileen 6 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako.

Deialdi hori 2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 6 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena. Lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aritzeko dira.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko abenduaren 18an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

IZANGAI ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

NOPLOIko lekualdatze txanda

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak:

GARCIA ULLATE, FCO. JAVIER (1)

GREGORIO LÓPEZ, YOLANDA (1)

SÁNCHEZ RATIA, CARLOS (1)

Estatuko lekualdatze txanda

–Onartuak:

ORTIZ DE ZÁRATE LÓPEZ, XABIER

–Baztertuak: inor ez.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 347/1993 FDaren 21.1a. Artikuluan oinarrituta.

Iragarkiaren kodea: F2015747