79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

140/2021 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Esteban Gorostiaga Ayestarán jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria.

Hala xedatzen baitu bere VI. kapituluko 29.3 artikuluan azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituenak, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendaritza lanpostuak askatasunez egindako izendapenaren bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileen artetik hautatuz.

Bada, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendariak izendatzeko eta kargutik kentzeko eskumena.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren o) apartatuak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Esteban Gorostiaga Ayestarán jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria. Kargu-uzteak 2021eko martxoaren 22tik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta, beraz, hori izanen da zentroko zuzendaritzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 17an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2104682