79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez María del Puy Armañanzas Pagola andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko buru. Bulego hori dago Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan, Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bulegoburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María del Puy Armañanzas Pagola andrea izendatzea, bitarte baterako, Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko buru. Bulego hori dago Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan, Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan. Izendapenak 2021eko martxoaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 17an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2104678