2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2026ko ibien tasa borondatez ordaintzeko epea
Berriobeitiko Udalak adierazi du heldu den 2026ko uztailaren 3an bukatuko dela 2026ko ibien tasa borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren web-orrian ordain daitezke, edo, bestela, La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2026ko uztailaren 3an kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2607813