79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Orbaizetako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Orbaizetako udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Orbaizetan, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2104759