79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 99. lurzatian. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 99. lurzatiko Hiri-jarduketarako plan berezia, Lurdes Perurena Ayoroak eta Felix Remirez Hoyosek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hilabeteko epean, iragarkia 2021ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, 2021eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatu Hiri-jarduketarako plan berezia.

Erabakiaren onespena argitaratzen da, planaren hirigintza arauekin batera, bat etorriz Legegintzako Foru Dekretuaren 79. Artikuluan ezarritakoarekin.

Iturenen, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104585