79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Tokiko ehiza-barrutia eratzea

Funesko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehena.–Eskatzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eratzeko tokiko ehiza-barruti bat Funesko udal-mugartean.

Bigarrena.–Lurren lagatzea isilbidez lortuko da, ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.

Hirugarrena.–Ehiza-barrutia 10 denboraldiz egongo da indarrean (2021/2031), eta horietatik azkena izango da 2031koa.

Laugarrena.–Proiektatutako ehiza-barrutia adjudikatzeko prozedura izango da zuzenean adjudikatzea Funesko ehiztarien tokiko elkarteari.

Bosgarrena.–Ehiza-barrutiko ehizaren aprobetxamendua adjudikatzeko baldintzak onestea; horiek bilduak daude ondoko eranskinean.

Seigarrena.–Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Departamentuari eta Funesko ehiztarien tokiko elkarteari, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Funesen, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2104587