79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
obren arduradun lanpostu bat

Alesbesko Udalak, 2021eko martxoaren 9ko Gobernu Batzarrean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Hirugarrena.–Onestea lan publikoaren eskaintza 2021erako. Hona:

Laugarrena.–Espedienteari hasiera eman eta obren arduradun izateko oposizio-lehiaketaren oinarri arautzaileak onestea.

Alesbesen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO ALESBESKO UDALEKO OBREN ARDURADUN LANPOSTU BAT

1. oinarria.–Arau orokorrak.

Deialdi publiko honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Alesbesko Udaleko obren arduradun lanpostu bat, C mailakoa, lan-kontratu finkoduna;Udalaren plantilla organikoan jaso da lanpostu hutsa, eta badu aurrekontuko zuzkidura.

Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldi mota eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira une oro; organo administratibo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

Hiru hilabeteko probaldia izanen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua deuseztatu edo desegiten ahalko du, Udalari iruditzen baldin bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete, edo ez dela behar bezala integratu langile taldean.

Hautaprobak gainditurik deialdi honetako lanpostuetarako aukeratzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie.

2. oinarria.–Eginkizunak.

2.1. Obren alorra:

1. Eraikuntza berriko obra publikoak, konponketak eta berritze lanak egitea.

2. Guneak zaharberritzeko lanak egitea.

3. Ondasun publikoen eta udal ondasunen zaharberritze-, lehengoratze- eta mantentze-lanez arduratzea.

2.2. Koordinazio alorra:

1. Udal taldearen arduradunaren aginte eta gainbegiradapean, langileak koordinatzea igeltserotza eta obra kontuetan.

2. Lantaldea koordinatzea igeltserotzako ohiko lanetan:

Enkofratzea, hormigoia oratzea, kutxatila eta estolda-zuloak egin eta konpontzea, espaloiak eta ezpondak konpontzea, zoladurak jartzea, paretak eta hormak eraikitzea, hiri-altzariak jartzea, igerilekuan eta eraikinetan lauzak jartzea, eraikinetako teilatu eta terrazak konpontzea, eta abar.

2.3. Zerbitzu anitzetako alorra:

Lantaldeari laguntzea lantaldearen ohiko zereginetan: lorezaintza, mantentze-lanak, kale garbiketa, jaiak, eta abarretan.

2.4. Mantentze-lanetako alorra:

1. Mantentze-lanetako ofizialarekin elkarlanean aritzea eta laguntza ematea ur-hornidura sareko, estolderiako eta iturgintzako ohiko zereginetan.

2. 15.–Udal instalazio eta eraikinen mantentze-lanak.

–Eraikinak margotzea (kanpotik eta barrutik).

–Ateak, leihoak, pertsianak eta altzariak konpontzea.

3. Ondare publikoaren eta udal ondarearen mantentze-lanak.

4. Lantaldearen arduradunari zerbitzurako beharrezkoa den makineria eta materialak erosteko proposatzea.

5. Aipatuez gain, bestelako zereginak beteko ditu, bere karguari lotutako gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, ezarritako helburuak lortu beharrez agintzen zaizkionak.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta izendapen egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo balio bereko beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

e) Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea eginkizunak betetzeko.

f) B motako gidabaimena edukitzea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere bete beharko dira.

4. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da, Alesbesko Udalari zuzendua, Alesbesko Udaleko erregistro orokorrean (España plaza 1, 31330 Alesbes), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro eta bulegotan, hamar egun naturaleko epean, deialdi honen iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak izanen dira I. eranskinean argitaratzen den ereduaren araberakoak.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) NANaren fotokopia.

b) Eskatutako tituluaren frogagiria.

c) Lehiaketaren baremoko irizpideen arabera baloratzen ahal diren merezimendu guztiak frogatzen dituen dokumentazioa.

Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko oinarri hauetan ezarritako moduan frogatzen ez diren merezimenduak.

Arestian aipatutako dokumentazioaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Une horretan aurkezten ez dutenei, ez zaie kontuan hartuko deiak egiterakoan. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak, horren beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Egun horretatik aurrera, eta hurrengo hamar egun balioduneko epearen barnean, baztertutako izangaiek aukera izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Izangai bat bera ere ez bada baztertzen, behin betiko ebazpena emanen da, hurrengo oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

6. oinarria.–Behin betiko zerrenda.

Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate-udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

7. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

Honako hauek osatuko dute epaimahaia; alabaina, izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: María Carmen Segura Moreno andrea, Alesbesko Udaleko alkate udalburua.

–Ordezkoa: Rebeca Rodríguez Sainz.

1. epaimahaikidea: Alberto Amigot Hernández, Udaleko zinegotzia.

–Ordezkoa: Ana Cirauqui Martínez.

2. epaimahaikidea: Delia Linzoáin Pinillos.

–Ordezkoa: Francisco Javier Fernández Jaurrieta.

3. epaimahaikidea: Judit Barainca Cenicacelaya.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

4. epaimahaikidea: Luis Ángel Pascual Álvarez.

–Ordezkoa: Iñaki García Díaz.

5. epaimahaikidea: Ignacio Peralta Fernández.

–Ordezkoa: Asier Caspe Caspe.

6. epaimahaikidea: Teknikaria: Emilio Lezana Pérez.

–Ordezkoa: Marta Silvero Miramón.

Idazkaria: Maite Ibiricu Lecumberrik, Alesbesko Udaleko idazkariak, hitza izanen du baina ez botorik.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Alesbesko Idazkaritza Alorrari hala jakinarazi, baldin indarreko legerian abstentziorako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

Halaber, epaimahaiaren eraketa baliozkoa izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko buruak kalitateko botoa erabil dezake.

8. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Onartuen behin betiko zerrendarekin batera (6 oinarrian aipatua) jakinaraziko da oposizioaren hasiera. Nolanahi ere, probak 2021eko maiatzean eginen direla kalkulatzen da.

–Lehiaketaldia: 20 puntu.

Izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, II. eranskinean ageri diren merezimenduen baremoaren arabera, eta edozein unetan eskatzen ahalko dizkio argibideak eta datu osagarriak lehiatzaileari, alegatu dituen merezimenduei buruz.

Esperientziaren arloko merezimenduak baloratzeko, zerbitzuak egin diren enpresak edo entitateak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

Prestakuntzaren arloan aintzat hartzeko merezimenduak baloratzeko, behar bezala sinatu eta egiaztatutako agirien kopiak aurkeztu beharko dira.

Epaimahaiak ez du inola ere aintzat hartuko oinarri hauetan ezarri bezala egiaztatzen ez den merezimendurik.

Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egitean aurkeztu eta egiaztatu beharko dira merezimendu guztiak, agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak edo behar bezala egiaztatuak izan beharko dute, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu aurkeztu gabeko edo agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emango du izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, Alesbesko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

–Oposizioaldia: 80 puntu.

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

Lehenbiziko proba.–Ariketa teorikoa. 50 puntu.

Ariketa honetan, epaimahaiak deialdi honen III. eranskineko gaiei buruz prestatzen dituen galderak erantzun beharko dira. Test motako azterketa izanen da. Gehienez ere 50 puntu eskuratzen ahalko dira, eta bazterturik geldituko da gutxienez 25 puntu erdiesten ez dituen izangaia.

Bigarren proba. –Ariketa teoriko-praktikoa.

Egin beharreko lanarekin zerikusia duten kasu praktiko bat edo gehiago izanen dira. Epaimahaiak proposatuko ditu gai hauen gainean: obra zuinketa eta igeltserotza, kale eta alderdien ezagutza (haietan gertatzen baitira udal jarduerak), Udalaren zerbitzu publikoetako instalazioen ezagutza, makina, lanabes eta materialen ezagutza, planoen interpretazioa, eta orobat, lanpostuarekin zerikusia duten beste proba batzuk.

Gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahalko dira.

9. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta kontrataziorako izangaien zerrenda.

Behin proben kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Alesbesko Udaleko iragarki-taulan eta web-orrian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda alkateari igorriko dio onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak oposizio aldiko ariketa teorikoan lortutako puntuaziorik onenari erreparatuz ebatziko du auzia. Hala ere berdinketak iraungo balu, oposizio aldiko ariketa teoriko-praktikoan lortutako puntuaziorik onenari erreparatuz ebatziko da. Eta hala eta guztiz ere berdinketa gertatuko balitz, lehiaketaldian lortutako puntuaziorik onenari erreparatuz ebatziko da.

Proposatuak deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituen agiriak aurkeztu beharko dituzte, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epean.

Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo den izangaiarekin beteko da hutsunea, aurreko apartatuan ezarritakoa bete ondoren.

–Aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda.

Hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiei dei egiten ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Alesbesko Udalean kasuan kasuko zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, bat etorriz deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin.

Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahalko zaie dei, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

10. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

Udaleko alkateak lanposturako izendatuko du proposatutako izangaia, baldin oinarri hauen 9. oinarrian ezarritakoa bete badu.

11. oinarria.–Datuen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

–Alesbesko Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena; eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela Udalaren web-orrian argitaratzea, oinarri hauekin bat etorriz.

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, haien tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo datuen babeserako ordezkariaren helbide elektronikoa zuzenduz: dpd@villafranca.es. Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, titularrek eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari. Ordezkariak gehienez ere bi hilabeteko epean helaraziko die bere erabakia.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien aurka nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_C.pdf

II. ERANSKINA

Merezimenduak. Lehiaketaldia:

Lehiaketaldian gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.

1.–Esperientzia: 15 puntu gehienez.

Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira. –Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei. Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

a) Toki entitate batean deialdi honetako 2.1. eta 2.2 oinarrietan ezarritako eginkizunekin zerikusia duten lanetan aritu izana, puntu 1 urte bakoitzeko

b) Beste administrazio publiko batzuetan edo enpresa pribatuetan deialdi honetako 2.1. eta 2.2 oinarrietan ezarritako eginkizunekin zerikusia duten lanetan aritu izana, 0,5 puntu urte bakoitzeko.

c) 1. mailako igeltsero ofizial lanetan aritu izana enpresa publikoan, pribatuan edo norbere kontura, puntu 1 urte bakoitzeko.

2.–Titulazioak - Gehienez 5 puntu.

Honako hauek aintzat hartuko dira:

–Eraikuntza eta Obra Zibileko edo antzeko familietako Erdi-mailako Lanbide Heziketako tituluengatik, puntu 1 titulu bakoitzeko, 2 puntura arte gehienez ere.

Lanpostuaren eginkizunekin lotutako prestakuntza (makinen erabilera, igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, soldadura, lorezaintza, mantentze-lanak edo fitosanitarioak): Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,01 puntu emanen da ikastaroaren ordu bakoitzeko, eta gehienez 3 puntu.

–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa (gutxienez 20 ordukoa), indarrean den Eraikuntzaren sektoreko VI. lan-hitzarmen orokorrean ezarritakoaren arabera. gehienez ere, 1 puntu. Eraikuntzako lan-hitzarmenarekin bat datorren prestakuntza soilik baloratuko da. Bertan ezartzen da, lanpostuko berariazko prestakuntza entitate homologatu batek eman behar duela, betiere hitzarmenean ezarritako iraupen eta edukiekin.

–C motako gidabaimena. 0,5 puntu.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

3. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak.

4. gaia.–Alesbesko Udalerriko alderdiak eta leku izenak. Udal mugarteko kaleak, izen ofizialak eta usadiokoak.

5. gaia.–Igeltserotzako kontzeptuak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta hormak egitea. Zoladura lanak eta urbanizazioa. Itxiturak. Saneamendu sareak. Kutxetak. Pladurra.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

8. gaia–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze lana: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.

9.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak eta pertsianak.

10. gaia.–Soldadura. Kontzeptu orokorrak eta oinarrizko eragiketak.

Iragarkiaren kodea: L2104583