79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia 2021erako (Nafarroa Suspertu Plana)”. DDBN identifikazioa: 551799.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du onets daitezela “Suspertu Plana. Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzak 2021erako” izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimendu dadila 50.000,00 euroko gastua eta, azkenik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela foru agindu hau eta eranskinak; eta kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia 2021erako (Nafarroa Suspertu Plana).

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2530-4816-334103: Suspertu Plana. Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntza

2021

50.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 1ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

KULTURAREN PROFESIONALEN ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK 2021ERAKO (NAFARROA SUSPERTU PLANA)

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da oinarri arautzaileak ezartzea Nafarroako kulturaren profesionalen irabazi asmorik gabeko elkarteen egitura, funtzionamendu eta jarduera gastuak sostengatzeko.

1.2. Deialdiaren helburua da kulturaren arloko elkarte profesionalen funtzionamendua eta jarduna sustatzea, bai eta prestakuntza, berrikuntza eta hobekuntza profesionalerako proiektuak ere, hain zuzen ere 2021eko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitarte egiten direnak. Hori guztia, Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren esparruan, zeina COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari Foru Komunitateak ematen dion erantzuna baita, xede duena aurrerapenean, kohesioan eta berrikuntzan oinarritutako eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz egitea.

1.3. Ez dira deialdi honen xede izanen ikuskizunen edo ikus-entzunezko lanen ekoizpena, ezta jaialdien edo programazio zirkuituen programazioa ere.

2.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Oro har, hemen araututako laguntzak eskatzen ahalko dituzte aurreko klausulan aipatutako elkarteek, baldin eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Legez eraturik agertzea, gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik.

b) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

c) Kulturaren arloko pertsona fisikoen eta juridikoen asoziazionismoari lotutako helburu sozial bat izatea.

d) Jarduteko lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitate osoa izatea.

e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea.

f) Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei.

3.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (50.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, zehazki, A20002 A2530 4816 334103 partidaren kargura.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien diru kopuruak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Gainera, entitate eskatzaile bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 30.000 eurokoa izanen da gehienez ere.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahalko du, non jasoko baitira sektorearen interesak defendatzearekin eta ordezkatzearekin lotutako ekintza guztiak. Proiektu hori 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitarte gauzatuko da, eta, besteak beste, honako hauek jasotzen ahalko ditu:

–Elkartearen eremu profesionalean sustapen eta hedapen arloko jarduketak.

–Nafarroako herritarren artean sektore profesionala ezagutarazteko jarduketak.

–Kulturaren profesionalen sektorearen errealitatea ezagutzeko eta lehiakortasuna hobetzeko behar diren azterketak, kontsultak eta txostenak.

–Elkartekideentzako prestakuntza jarduerak.

–Sektorearen interes profesionalen aholkularitza, defentsa, ordezkaritza eta sustapena, eta elkartekideen intereseko informazioa.

–Espainiako estatuan eta Europan dauden antzeko beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzeko lagungarri diren proiektuak egitea edo horietan parte hartzea.

–Sektorea zabaltzen laguntzen duten proiektu edo jardueretan parte hartzea.

4.2. Proiektuan honako hauek jasoko dira:

–Egin beharreko jardueren deskribapen zehatza: Apartatu honetan zehaztuko dira proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak, neurtzeko eta ebaluatzeko adierazleak, eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak.

–Proiektuaren aurrekontu osoa, non argi gelditu beharko baita honako hauen arteko koherentzia: entitateak proiektua aurrera eramateko dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak eta kontratatutako langileak) eta baliabide materialak (azpiegiturak). Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskabideak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.es/eu/). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxan egonen dira eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/tramiteak

5.3. Eskabidearen berariazko inprimakiari erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten da. Eskaneatuta aurkeztuko dira agiri hauek, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Legez eratutako entitate bat dela frogatzen duen agiria.

c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.

d) Proiektuaren deskripzio memoria, gehienez ere 20 foliotan idatzia; horren barrenean, sustapen planaren deskribapenak 4 folio hartuko ditu gehienez, DIN A-4 formatuan, alde batetik idatziak, ohiko tipografian, gutxienez 11 puntuko letra mota erabilita, II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera. Muga horiek gainditzen dituen informazioa ez da baloratuko.

e) Proiektuaren datu ekonomikoak laguntza fitxan eskuragarri dagoen III. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza izanen da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

Aurreko urteetako deialdietan parte hartu duten kultur entitateek ez dituzte aurkeztu beharko aurreko puntuko a, b eta c apartatuetan aipatutako agiriak, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

5.4. Dirulaguntzarako eskabideak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, entitateari eskatuko zaio, posta elektronikoaren bidez, hamar egun naturaleko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

5.5. Prozesuko edozein momentutan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie entitate eskatzaileei.

6.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren garapenean entitateak egiten dituen honako gastu hauek: diruz lagundu den jardueraren izaerarekin bat datozenak, guztiz beharrezkoak direnak eta deialdi honek ezarritako epearen barruan egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira, orobat, behar bezala frogatzen diren eta berreskuratu ezin direnak, egin direnak dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera egiteko, baldin eta proiektua ezin izan bada guztiz edo zati batean egin agintaritza eskudunek COVID-19aren osasun krisiari aurre egiteko hartzen dituzten neurrien ondorioz.

–Zuzeneko kostuak.

1. Ikasketak, prestakuntza jarduerak eta jarduera esperimentalak egitekoak, betiere helburua izanik kulturaren sektorearen jarduera eta baldintza sozioekonomikoak sustatzea eta hobetzea.

2. Helburu dutenak beren elkartekideen jarduera sustatzea eta azokak eta beste kultur ekitaldi batzuk antolatzea edo/eta horietan parte hartzea, dela autonomia erkidegoen mailan, dela estatukoetan edo nazioartekoetan.

3. Elkartearen jarduerak sustatzeko eta hedatzeko elementuetara eta bi sektoreekin lotutako albisteetara bideratzen direnak.

4. Kontratatzen diren langileen soldata kostuak eta gizarte segurantzakoak, hain zuzen, proiektua abian jartzeko behar diren sostengu eta koordinazio lanak egiten dituen entitate onuradunak kontratatzen dituenak, betiere langile bakoitzaren lanaldiaren arabera. Kostu horiek ez dira kostu osoaren %50etik gorakoak izanen.

5. Prestatzaileen, aholku-emaileen eta antzekoen ostatu, mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak. Gastu horiek jarraian azaltzen diren mugak izanen dituzte, eta zerbitzua egiten duen enpresak emandako faktura aurkeztu beharko da, salbu eta norberaren ibilgailua erabiltzen bada, kasu horretan behean azaltzen den irizpidea aplikatuko baita:

a) Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen badira; gau bakoitzeko, 60 euro ordainduko dira gehienez.

b) Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) 20 euro ordainduko dira.

c) Joan-etorriak. Norberaren autoa erabiliz gero, 0,30 euro ordainduko dira kilometroko, gehi autobideko, bidesariko eta aparkalekuko gastuak. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

6. Elkarteko batzarkideen bidaia, ostatu eta mantenu gastuak (bazkari eta afarietakoak), proiektua gauzatzeko beharrezkoak direnak eta aurreko puntuan adierazitako irizpideak erabiliz.

7. Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola lokalak, ekipoak eta baliabide materialak alokatzea.

8. Profesional independenteen zerbitzuak, entitate eskatzaileko organoetako kide ez direnek emandakoak.

9. Bulego materiala, fotokopiak eta inprenta.

10. Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (abenduaren 20ko 114/20 Foru Dekretua).

–Zeharkako kostuak.

11. Zeharkako kostuen barnean daude bai gastu orokorrak, entitate onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak; bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

12. Nafarroako kulturaren profesionalen elkarteen egitura, funtzionamendu eta jarduera gastuak sostengatzeko beharrekoak diren gastu finantzarioak.

13. Aseguruak eta hornidurak.

14. Kuotak beste entitate batzuetan parte hartzeagatik.

Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %15 baino handiagoak.

6.2. Elkarteek beste jarduera batzuk egiten badituzte, sektorearen interesak defendatzeko eta ordezkatzeko proiektuan ez daudenak, horiei egotzitako gastu orokorren ehunekoa ez da dirulaguntzen xede izanen.

6.3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Kasu honetan, salbuetsita dago 6.1 oinarrian ezarri dena, dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruzkoa.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, baita antzeko beste zerga batzuk ere, entitateak berreskuratzen ahal dituenak.

d) Entitatearen soldatapeko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Proiektua gauzatzeko behar justifikatuta ez duten beste pertsona batzuen ostatu, mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak.

f) Ordezkaritza, protokolo eta luxuzko gastuak, ez eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak ere.

7.–Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskabideak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Ebazpen hori Nafarroako nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da, eta honako hauek izanen dira batzordekideak:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, hizpidea duela baina botorik gabe.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hura izan ezean, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, eta Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

a) Batzordekideek proiektuei buruzko agiriak jasoko dituzte horiek baloratzeko.

b) Batzordeak, edozein momentutan, entitate eskatzaileen agerraldia eskatzen ahalko du, aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

c) Onetsitako aurrekontuak ezarrita daudela, ebaluazio batzordeak proiektuen puntuazioa zehaztuko du, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz.

d) Batzordeak irizpen loteslea emanen du, lortutako emaitzekin.

e) 8. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuaziora iristen diren proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, betiere kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako mugak:

–Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

–Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen badu, entitate onuradunen artean hainbanatuko da (lortutako puntuazioaren arabera).

Horretarako, gutxienez 50 puntu lortu dituzten entitate guztien puntuak batuko dira.

Erabilgarri dagoen kreditua zenbateko horretaz zatituko da, eta, hala, puntuaren balioa lortuko da. Eskatzaile bakoitzak jasoko duen zenbatekoa kalkulatzeko, balio hori lortutako puntuez biderkatuko da.

7.4. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordearen irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8.–Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian aurkeztuko da.

Oinarri honetan ezarritako irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Dirulaguntza jasotzeko, eskaerek 50 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez, eta horietatik 33 puntu, gutxienez, “Proposamenaren kalitatea” atalean lortu behar dira (65 puntu dira guztira).

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Proiektuak baloratzeko, irizpide eta haztapen taula hauek erabiliko dira:

–Proposamenaren kalitatea, 65 puntu.

a) Sektorearen asoziazionismo eta garapen arloetan proposatutako ildo orokorrak eta estrategiak (10 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

10 arte

Ongi

6,5 arte

Nahikoa

5 arte

Ez nahikoa

3 arte

Urria

0

b) Sektorearen garapenerako ikastaro eta ikerketetan parte-hartzeen kopurua eta garrantzia (20 puntu gehienez)

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

20 arte

Ongi

15 arte

Nahikoa

10 arte

Ez nahikoa

5 arte

Urria

0

c) Lurraldean eta nazioartean sustatzeko ekintzak: jardunaldi, azoka eta lehiaketetan partehartzea (20 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

20 arte

Ongi

15 arte

Nahikoa

10 arte

Ez nahikoa

5 arte

Urria

0

d) Elkartutako entitateei emandako zerbitzuak (10 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

10 arte

Ongi

6,5 arte

Nahikoa

5 arte

Ez nahikoa

3 arte

Urria

0

e) Jardueren digitalizazioa (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

3,5 arte

Nahikoa

2,5 arte

Ez nahikoa

1 arte

Urria

0

–Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak), 15 puntu.

a) Euskara erabiltzea proiektuan (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ona

5 arte

Ertaina

2,5 arte

Urria

0 arte

b) Genero berdintasuna txertatzea jarduera programaren helburu eta ekintzetan eta/edo entitatearen funtzionamenduan (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

3,5 arte

Nahikoa

2,5 arte

Ez nahikoa

1 arte

Urria

0

c) Aniztasun funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna txertatzea jarduera programaren helburu eta ekintzetan eta/edo entitatearen funtzionamenduan (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

3,5 arte

Nahikoa

2,5 arte

Ez nahikoa

1 arte

Urria

0

–Proposamenaren kudeaketa (kaudimena eta bideragarritasun ekonomikoa), 20 puntu.

a) Elkartearen ibilbidea (5 puntu gehienez).

Entitateak jardueran emandako urte osoak (2,5 puntu gehienez):

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Altua (5 urte baino gehiago)

2,5 arte

Ertaina (3tik 5 urtera bitarte)

2 arte

Nahikoa (Urte 1etik 3 urtera bitarte)

0 arte

Elkartearen ordezkagarritasuna (2,5 puntu gehienez):

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Altua (30 bazkide baino gehiago)

2,5 arte

Ertaina (20tik 30 bazkidera bitarte)

2 arte

Nahikoa (10etik 20 bazkidera bitarte)

0 arte

b) Proiektuaren bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa (15 puntu gehienez). Aurrekontuetan jasotako partidak egokiak eta zehatzak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatua izatea ekonomia eta efizientzia irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea, eta, azkenik, eskatutako dirulaguntzak zenbat egiten duen proiektuarentzat aurreikusitako guztizko gastuarekin alderatuta.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

15 arte

Ongi

10 arte

Nahikoa

7,5 arte

Ez nahikoa

3 arte

Urria

0

9.–Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez.

Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

Gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio eskabidean adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jotzen ahal da, helbide elektroniko honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, entitate onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekoak deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate desberdinen bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

11.–Elkarte onuradunen betebeharrak.

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen elkarte onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa ere bai, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen ditu.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/, edo deialdi hau kudeatzen duen Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalaren bidez.

Izan daitezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko dira.

11.3. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin den.

11.4. Elkarte onuradunek laguntza jasotzen duten proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko dute proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; baimen hori emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta hori deskribatzen duen testu bat erakutsi (Finantzatzen du, Laguntzen du...).

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian kontsultatzen ahal dira: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak).

Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein baliabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, arestian deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.

11.10. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

11.11. Proiektua bukatzen duenean, elkarte onuradunak memoria bat aurkeztu beharko du. Honako hau sartuko da aipatutako memorian:

–Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, eskabidearekin batera aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoa alderatzen duena. Helburuak noraino bete diren aztertuko da, proposatutako adierazleei jarraikiz.

–Masa soziala osatzen duten pertsonen banaketa sexuen arabera (emakumezko eta gizonezko bazkideen kopurua); orobat, entitateko zuzendaritza taldearena, talde artistikoarena eta kudeaketa taldearena.

11.12. Deialdi honen dirulaguntzaren xedeko jarduerek, bai eta horien zabalkundeak ere, aintzat hartu beharko dituzte Nafarroako Berdintasunerako Institutuak generoaren aldetik baztertzailea ez den hizkerari buruz argitaratutako gomendioak: https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf

12.–Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo, bestela, partzialki, proiektuaren %25, %50 eta %75 gauzatu ondoren.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean:

1. Eskabidea, ordainketa mota (justifikazio partziala) eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

2. Egindako gastuen faktura zerrenda zenbakitua eta zehaztua, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, bai eta diruz lagundu den jarduera dela-eta egindako ordainketen frogagiriak ere. Zerrenda Excel formatuan igorriko da eta honako hauek jasoko dira: hornitzailearen/igorlearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa), ordainketa data.

3. Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, bai eta egindako ordainketen frogagiriak ere, dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzeko.

a. 100 euro edo gutxiagoko gastuak egiaztatzeko, honako hauek balioko dute: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua duten eta hornitzaileak sinatu eta zigilatu dituen fakturak, edo kasuan kasuko faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

b. 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira.

4. Deialdi honetako laguntzez gain, jarduerak norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, frogatu beharko dira horien zenbatekoa (zerrenda zenbakitu eta zehaztuaren bidez), jatorria eta funtsa horiek diruz lagundutako jardueretan erabili izana.

5. Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

6. Kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda, proiektuari lotutakoak.

Dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkeztuko da, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa. Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako azkeneko ordainketa egiteko muga eguna 2021eko urriaren 15a izanen da.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

1. Eskabidea, ordainketa mota (konturako ordainketa) eta eskatutako zenbatekoa adierazten duena.

2. Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data. Zerrenda Excel formatuan igorriko da.

3. Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko balio dutenak.

4. Deialdi honetako laguntzez gain, jarduerak norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, frogatu beharko dira (zerrenda zenbakitu eta zehaztuaren bidez) horien zenbatekoa, jatorria eta funtsa horiek diruz lagundutako jardueretan erabili izana.

5. Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkeztuko da, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Salbuespenak.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da. Horretarako, entitateak Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, aurrerakina ordaintzeko berariazko eskabide baten bidez. Gainera, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztu beharko du: egoeraren balantzea edo diruzaintzako egoera orria eta ordaintzeko eta kobratzeko dituen diru-kopuruen zerrenda, hilabetez hilabete xehatua.

Dena den, aurrekoaz gain, dirulaguntzak aurrez ordaintzea ere aurreikusten da, behar diren baliabideen falta frogatu behar izan gabe. Horretarako, emandako diru kopurua 15.000 euro baino handiagoa ezin da izan, ez eta ordainketa aurreratua emandako diru kopuruaren %60 baino handiagoa ere.

Aurrerakina eskatzeko epea bi hilabetekoa izango da, laguntza eman dela jakinarazten denetik hasita.

13.–Justifikatzeko epea eta modua.

13.1. Aurreko apartatuan aipatutako ordainketa moduen artean edozein aukeratzen dela ere, dirulaguntzaren likidaziorako, elkarte onuradunek honako frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2021eko abenduaren 1a baino lehen, egun hori barne:

1. 12.1. oinarrian eskatutako dokumentazioa.

2. Proiektuaren azken memoria, 11.11. oinarrian zehazten den moduan.

3. Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialen edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea.

13.3. Laguntza onartzen zaienean jarduera egina duten proiektuen kasuan, laguntza eman zaiela jakinarazi eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dute dokumentazio hori.

13.4. Diruz lagundutako programaren gastu guztiak frogatu behar dira. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

14.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jasotzen ahal dira, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Dena dela, bateraezina izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Nafarroako enpresa sektore publikoak proiektu bererako ematen duten beste edozein dirulaguntzarekin.

14.2. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15.–Dirua itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluarekin bat.

Erakunde onuradunak betebehar ia guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

16.–Hornitzaileak kontratatzea.

Ekipamenduko ondasunen horniduren edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela, baldin eta gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo).

Baldintza hori betetzen dela ulertuko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu bada, eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan.

18.-Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Deskripzio-memoria.

III. eranskina.–Datu ekonomikoak.

IV. eranskina.–Kultur mezenasgoari lotutako erantzukizunpeko adierazpenak.

Dokumentazioa deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2103843