79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuaren erabakia, zeinaren bidez 2/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzen baita.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2021eko martxoaren 18an egindako bileran, baliozkotu zuen 2/2021 Foru Lege-dekretua, otsailaren 24koa, zeinaren bidez egiten baita Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa (Zuzentarau horrek aldatzen du 2016/1164 (EB) Zuzentaraua, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez), eta aldatzen baitira, alde batetik, kirol-lehia ofizial eta profesionaletan parte hartzen ez duten kirol klubei onartutako geroratzeak, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren hogeita zazpigarren xedapen gehigarriaren babespean onartutakoak, eta, bestetik, abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea, jokoari buruzkoa. Foru Lege-dekretua 2021eko otsailaren 27ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2021eko martxoaren 2ko 29. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2021eko martxoaren 22an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2104903