77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Herri-lurraren desafektazioa, 2. poligonoko 182. eta 194. lurzatietan erabilera lagatzeko, karga eratzeko, eta bide-zortasun
elektrikoa ezartzeko

Larragoako Udalak, 2021eko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batean eta aho batez onetsi zuen desafektazio espedientea, 2. poligonoko herri-lurretako 182. eta 194. lurzatietan erabilera lagatzeko, karga eratzeko eta bide-zortasun elektrikoa ezartzeko, gero erabilera Electra Saltea SL enpresari lagatzeko, Zudairiren eta Larragoaren arteko linearen ordez tentsio ertaineko aireko beste linea bat ezar dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko erabaki bilakatuko da.

Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Larragoan, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2104339