76. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 7a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena

Jakinarazpena honentzat da: Y6977095-J.

Jakinarazten den egintza: Alkatetzaren 69/2021 Ebazpena, 2021eko otsailaren 25ekoa, legezkotasuna berrezartzeko espedientea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena ezinezkoa izan denez, Alkatetzaren ebazpen hau argitaratzen da, aipatutako legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Lesakako Udalak 2021eko martxoaren 10ean eta 2021eko martxoaren 12an bidali zuen ebazpenaren jakinarazpena.

Interesdunaren eskura dago komunikazioaren testu osoa, bai eta espedientearen gainerakoa ere, Lesakako Udalaren bulegoetan.

Administrazio-egintza honen aurka, honako errekurtso hauek aurkeztu ahal izango dira:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoan bertan, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori guztia argitaratzen da, jasotako lege-xedapenak betez.

Lesakan, 2021eko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2104516