76. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GABARDERAL

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Gabarderalgo Kontzejuak, 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, Garbarderalgo Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza onetsi zuen, Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legera egokituta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Gabarderalen, 2021eko otsailaren 25ean.–Kontzejuko burua, Javier Alamán Arana.

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da Gabarderalgo kontzeju-mugarteko herri-ondasunen administrazioa, xedapen-egintzak, defentsa, berreskurapena eta aprobetxamendua erregulatzen dituzten arauak ezartzea.

2. artikulua. Definizioa.

Herri-ondasunak dira herri honetako bizilagun guztiek aprobetxatu eta erabil ditzaketenak.

3. artikulua. Izaera.

Herri-ondasunak besterenezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak dira eta ez dute beren gain tributurik izanen.

Haien izaera eta tratamendu juridikoan ez da aldaketarik izanen, edozein dela ere haiek aprobetxatu edo erabiltzeko era.

4. artikulua. Araubide juridikoa.

Hauek dira herri-ondasunen gaineko arauak: Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea; Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua; Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak; Herri-lurren ordenantza hau eta, besterik ezean, Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluko hirugarren apartatuan xedatutakoa deusetan galarazi gabe.

II. TITULUA

Administrazioa eta xedapen-egintzak

5. artikulua. Ahalmenak.

Herri-ondasunen gaineko ahalmenak, dela haien erabileraz, dela administrazioaz, dela aprobetxamenduaren araubideaz, dela antolamenduaz den bezainbatean, Gabarderalgo Kontzejuari dagozkio, ordenantza honetan azaltzen den gisan.

Herri-ondasunei buruz Gabarderalgo Kontzejuak hartzen dituen erabakiek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako kasuetan.

6. artikulua. Desafektazioa.

Lurzati txikiak saltzeko edo trukatzeko desafektazioa egiteko, Nafarroako Gobernuak desafektazio horren onura publikoa edo soziala deklaratu beharko du, eta, hori baino lehen, Gabarderalgo Kontzejuak justifikatu egin beharko du dena delako xedea ezin dela lortu beste bide batzuen bitartez, hala nola lagapena eginez edo kargak ezarriz, horiexek izanen baitira lehentasunezko aukerak.

Herri-lurretako ondasunak desafektatu ondoren beste batzuei lagatzeko edo kargak ezartzeko hartzen diren erabakietan, itzultze klausula sartuko da, egintza horien helburuak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetarako.

Itzuli beharra gertatzen bada, lur horiek Gabarderalgo Kontzejuaren ondarera itzuliko dira herri-ondasun gisa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

III. TITULUA

Herri-ondasunak defendatzea eta berreskuratzea

7. artikulua. Betebehar orokorrak.

Gabarderalgo Kontzejua ahaleginduko da herri-ondasunak zaintzen, defendatzen, berreskuratzen eta hobetzen, eta kontra eginen die pribatizazio saio orori nahiz kalte eragiten dieten bestelako ekintzei.

8. artikulua. Jabetza berreskuratzea.

Gabarderalgo Kontzejuak berez eta noiznahi berreskuratzen ahalko du herri-ondasunen jabetza, aldez aurretik legelariaren txostena ikusi eta interesdunari entzunaldia emanda. Beharrezko denean, ekintza zibilak sustatuko dira, herri-ondasunak berreskuratu eta defendatzeko.

9. artikulua. Jabetza Erregistroaren ediktuak.

Gabarderalgo Kontzejuak Jabetza Erregistroak igortzen dizkion ediktuen berri emanen dio Nafarroako Gobernuari, herri-lurrekin mugakide diren lursailen immatrikulazioa edo haien gehiegizko hedadura dela eta. Kontzejuko Batzarrak hartu beharko du komunikazio horien gaineko erabakia.

10. artikulua. Transakzioak. Nafarroako Gobernuaren onespena.

Gabarderalgo Kontzejuak Nafarroako Gobernuaren berariazko onespena beharko du aldez aurretik, ondasunak herriaren ondarerako berreskuratzeko transakzioak egin asmo dituenean.

11. artikulua. Eskubideak azkentzea.

Gabarderalgo Kontzejuak administrazio-bidea erabiliko du beti, baimen, emakida edo beste zernahiren kariaz herri-ondasunen gainean sortutako eskubideak eta haiek ekarritako okupazioak azkentzeko, eta horretarako ahalmen hertsatzaileez baliatuko da. Aldez aurretik kalte-ordaina eman ala ez, zuzenbidearen arabera izanen da.

12. artikulua. Kontratuen interpretazioa.

Gabarderalgo Kontzejuak interpretatuko ditu herri-ondasunei buruzko kontratuak, haietan partaide denean, eta berak ebatziko ditu betetzeaz sortzen diren zalantzak.

Interpretazioen gaineko erabaki horiek berehala hartuko dute indarra, galarazi gabe kontratistek duten eskubidea jurisdikzio-bidean behar den deklarazioa lortzeko.

13. artikulua. Ofizioz berreskuratzea eta herritarren ekintza.

Gabarderalgo Kontzejuak herri-ondasunak defendatzeko bidezko diren ekintzak sustatzen ez dituenean, herritarren ekimena posible izanen da; betiere, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako eran.

Kontzejuak berez berreskuratu ahalko du, noiznahi, herri-ondasunen jabetza, aldez aurretik dagokion prozedura abiarazita, ofizioz edo salaketa bidez, interesdunari entzunaldia emanda eta legelariak txostena eginda, non agertuko baitira usurpatu den jabetza egiaztatzeko behar adina agiri eta froga. Hori guztia Toki Administrazioari buruzko foru legedian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Halaber, Kontzejuak akzio zibilak sustatuko ditu, horiek beharrezkoak direnean herri-ondasunak berreskuratzeko eta defendatzeko.

IV. TITULUA

Herri-ondasunen aprobetxamendua

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

14. artikulua. Onuradunak.

1. Oro har, herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia-unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua, edo judizialki gaitua.

b) Gabarderalgo Kontzejuaren Biztanleen Erroldan bizilagun gisa inskribatuta egotea 6 urteko antzinatasunez.

c) Gabarderalen urtean bederatzi hilabetez gutxienez jarraian egiazki bizitzea.

d) Zangozako Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

2. Familia-unitateko kideak izanen dira etxe berean bizi diren guztiak. Nolanahi ere, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso erretirodunek osatzen dutena, familiakoekin bizi arren, haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldatatik beherakoak baldin badira.

3. Ohiz kanpoko izaerarekin, irabazi asmorik gabe eta Nafarroako Gobernuak onartutako Plan Zinegetikoa bete ahal izateko, Gabarderalgo ehiztarien elkarteak eskubidea izanen du laborantzarako herri-lur lote baten adjudikazio zuzena izateko.

Lote hori Gabarderalgo Kontzejuaren eta ehiztarien elkartearen artean proposatuko da.

II. KAPITULUA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua

15. artikulua. Aprobetxamendu moduak.

Gabarderalgo laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak hiru modutan eginen dira, lehentasun ordena honen arabera:

a) Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak.

b) Herritarrendako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduak.

c) Enkante publikoaren bidez adjudikatzea edo Gabarderalgo Kontzejuak zuzenean ustiatzea.

Gabarderalgo Kontzejuak laborantzako herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko modu horiek erabiliko ditu, bata bestearen ondotik, emandako ordenaren arabera.

Herri-lurzati baten aprobetxamenduaren adjudikazioak, aurreko artikuluan jasotako moduetako edozeinetan, inola ere ez dakar berekin Nekazaritzako Politika Bateratuarekin (NPB) loturiko eskubiderik adjudikaziodunarendako, eskubide horiek arautzen dituzten xedapenek zuzenean adjudikatu baitizkiete laborariei. Horregatik, herri-lurzatiak adjudikatu ondoren, adjudikaziodunek berek lotu beharko dizkiote NPB eskubideak beren laborantzari.

1. ATALA

Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak

16. artikulua. Onuradunak.

1. Aprobetxamendu modu honen onuradun izateko, familia-unitatearen titular diren herritarrek 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eta, familia-unitateko kide bakoitzarengatik, diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldataren %30 baino txikiagoak izan beharko dute, edo familia-unitatearen diru-sarrerek, guztira, soldata eta erdiaren azpitik egon.

2. Familia-unitatean gorputzez edo adimenez ezinduak diren kideak baldin badaude, agiri bidez egiaztatuta, lanbide arteko gutxieneko soldataren %60ko diru-sarrera kontatuko da kide bakoitzeko.

3. Herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamendurako eskubidea dutela uste duten familia-unitateek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Familia-unitateko kideen PFEZ aitorpenen egiaztagiriak edo kopiak.

b) Familia-unitateko kideek jasotako soldaten edo beste edozein eratako diru-sarreren egiaztagiriak edo kopiak.

c) Familia-unitateko kide bakoitzaren landako zein hiriko jabegoen katastroko egiaztagiriak edo ziurtagiriak, familiaren etxebizitzarenak izan ezik.

d) Familia-unitateak errentamenduan edo beste edozer tituluren bidez lantzen dituen lurren zinpeko deklarazioa.

e) Familia-unitateak jabegoan dituen ibilgailu motordunen eta nekazaritza-tresnen zinpeko deklarazioa.

f) Familia-unitatearen jabegoko abere kopuruaren egiaztagiria, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abeltzaintza Erroldaren Erregistrokoa.

g) Ezintasunak alegatzen dituzten familia-unitatean gorputzez edo adimenez ezinduak direla egiaztatzeko eskatzen diren dokumentu guztiak.

h) Familia-unitateek azaltzen dituzten egoerak egiaztatzeko Gabarderalgo Kontzejuaren ustez aurkeztu beharreko beste edozein dokumentu.

i) Ondare balioei ezarri beharreko errendimenduak Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu.

17. artikulua. Eredu-lotea: azalerak eta koefizienteak.

1. Eredu-lotearen azalera: honako azalera hau ezarri da aprobetxamendu modalitate bakoitzerako:

–Lehorreko lotea; eredu-lotea: 4.17 ha inguru.

Loteak osatzen dituzte lurzati hauek:

  • 1. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 604. lurzatia, 1,42 hektarea.
  • 783. lurzatia, 0,24 hektarea.
  • 917. lurzatia, 0,21 hektarea.
  • 908. lurzatia, 2,74 hektarea.
  • Guztira: 4,61 hektarea (horietatik 2,74 hektarea lehorrekoak dira).
  • 2. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 938. lurzatia, 1,24 hektarea.
  • 395. lurzatia, 1,00 hektarea.
  • 788. lurzatia, 0,71 hektarea.
  • 346. lurzatia, 0,35 hektarea.
  • 316. lurzatia, 0,26 hektarea.
  • Guztira: 4,05 hektarea.
  • 3. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 392. lurzatia, 4,68 hektarea.
  • Guztira: 4,68 hektarea.
  • 4. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 392. lurzatia, 1,56 hektarea.
  • 393. lurzatia, 3,20 hektarea.
  • Guztira: 4,76 hektarea.
  • 5. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 362. lurzatia, 3,17 hektarea.
  • 362. lurzatia, 1,57 hektarea.
  • Guztira: 4,74 hektarea.
  • 6. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 393. lurzatia, 4,77 hektarea.
  • Guztira: 4,77 hektarea.
  • 7. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 912. lurzatia, 4,73 hektarea.
  • Guztira: 4,73 hektarea.
  • 8. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 297. lurzatia, 2,1 hektarea.
  • 351. lurzatia, 0,35 hektarea.
  • 385. lurzatia, 2,17 hektarea.
  • Guztira: 4,62 hektarea.
  • 9. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 355. lurzatia, 0,99 hektarea.
  • 361. lurzatia, 2,24 hektarea.
  • 354. lurzatia, 1,16 hektarea.
  • 301. lurzatia, 0,31 hektarea.
  • 322. lurzatia, 0,20 hektarea.
  • 912. lurzatia, 1,18 hektarea.
  • Guztira: 6,41 hektarea.
  • 10. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 288. lurzatia, 4,80 hektarea.
  • Guztira: 4,80 hektarea.
  • 11. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 395. lurzatia, 4,4 hektarea.
  • Guztira: 4,40 hektarea.
  • 12. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 356. lurzatia, 1,01 hektarea.
  • 352. lurzatia, 3,35 hektarea.
  • Guztira: 4,36 hektarea.
  • 13. lotea: 10. poligonoa.
  • 386. lurzatia, 1,03 hektarea.
  • 391. lurzatia, 3,18 hektarea.
  • Guztira: 4,21 hektarea.
  • 14. lotea: 10. poligonoa.
  • 271. lurzatia, 5,84 hektarea.
  • Guztira: 5,84 hektarea.

–Aisialdiko baratzea:

“Aisialdiko baratzea” izeneko modalitatea ezarri da, antzeko lurrik izan ez eta ordenantza honen 14.1 artikuluko a), b), c) eta d) letretan eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileendako. Horretarako, zuzenean eta pertsonalki landu beharko dute baratzea, ordenantzaren 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Aisialdirako baratzeak, guztira, zazpi izanen dira (7).

Koefizienteak: 16. artikuluan ezarritakoa betetzen duten onuradunei emanen zaizkien loteak zehazteko, koefiziente hauek aplikatuko zaizkio eredu-loteari:

a) 3 kide bitarteko familia-unitateak, 1 koefizientea; hots, lote bat.

b) 4 kidetik 6ra bitarteko familia-unitateak, 2 koefizientea; hots, 2 lote.

c) 7 kidetik 9ra bitarteko familia-unitateak, 3 koefizientea; hots, 3 lote.

d) 9 kide baino gehiagoko familia-unitateak, 5 koefizientea; hots, 5 lote.

Kontuan hartuz herri-lurren ezaugarriak eta herriko baldintza sozialak, Gabarderalgo Kontzejuak, aldez aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren baimena jasota, ordenantza honen 16. eta 17. artikuluetan adierazitako faktoreak beheratu ahalko ditu proportzionalki eta arrazoituz, baina inoiz ez igo.

18. artikulua. Kanona eta adjudikazio epea.

Aprobetxamendu moten edo loteen kanona eta adjudikazio epeak honako hauek izanen dira:

–Lehorreko lotea:

  • Lehorreko loteen onuradunak ordaindu beharreko batez besteko kanona, 7,57 euro/erregu/urtea izanen da.

–Ureztalurreko lotea:

  • Ureztalurreko loteen onuradunak ordaindu beharreko batez besteko kanona, 14,13 euro/erregu/urtea izanen da.
  • Epea: lote mota honen erabilera edo aprobetxamendu epea hamar urtekoa izanen da.

Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren onuradunek ezin izanen dituzte herri-lurrak baliatu, lurrak adjudikatu diren helburuez bestelako erabilera, aprobetxamendu edo laborantzetarako, salbu eta Zangozako Udalak berariaz baimentzen badu. Kasu horretan, Udalak aldez aurretik erabakia hartuko du, ordenantzak onesteko izapideak betez, eta laborantza berrien loteak ezarriko ditu, bai ofizioz edo balizko onuradunen eskaerei jarraikiz, adibidez, mahastiak, olibondoak edo intereseko beste labore batzuk landatzeko, betiere herri-lurrak denondako baldintzarik onenean aprobetxatzeko.

–Aisialdiko baratzeak:

  • Ordaindu beharreko kanona gutxi gorabehera 21,21 euro/erregu/urtea izanen da.
  • Epea: baratzea hamar urtez erabili ahalko da.

Zenbateko horiek 2013rako kanonari dagozkio eta eguneratu eginen dira 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, nekazariek jasotzen dituzten prezioen aldaketaren arabera, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeei jarraikiz.

19. artikulua. Laborantzaren intentsitatea.

Laborantzaren gehieneko intentsitatea %80an ezarri da. Kopuru hori aldatzen ahalko da, Kontzejuaren Batzarrak hala erabakiz gero. Erabaki hori hartuko da laborantzaren gehieneko intentsitate berria finkatzen den urtearen aurreko urteko irailaren 1a baino lehen.

20. artikulua. Zuzeneko laborantza pertsonala.

Onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte herri-lurzatiak, eta ezin izanen dituzte errentan eman edo lan pertsonala ez den beste eraren baten bidez ustiatu.

Onuradunei adjudikatutako lurzatien laborantza hainbaten artean egitea ere zuzeneko laborantza pertsonaltzat hartuko da, haiek kooperatibetan edo legez eratutako lan taldeetan elkartzen direnean eta kide guztiek 16. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Ordenantza honi dagokionez, zuzeneko laborantza pertsonaltzat hartuko da, baldin adjudikaziodunak edo bere familia-unitateko kideek egin behar badituzte laborantza lanak, ordenantza honen 16. artikuluan jasotzen diren ezaugarriak izanik, eta soldatapekorik hartu gabe, salbu urtaroen edo nekazaritza ustiapenaren gorabeherek horretara behartzen badituzte.

Alabaina, zuzeneko laborantzan pertsonalki diharduen laborariaren izaera ez da galduko, kontzeju honen iritzian, laborantza pertsonala egitea eragozten dion eritasun edo aldi baterako beste arrazoi batengatik soldatapekoak hartzen direnean. Horrelakoetan, hamabost eguneko epean jakinaraziko zaio Gabarderalgo Kontzejuari, behar den baimena eman dezan.

Ezintasun fisikoa edo besteren bat behin betikoa bada, Kontzejuaren iritzian, eta herri-lurrak norberak zuzenean ezin baditu landu, 23. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

21. artikulua. Laborantzarako ezintasuna.

Ezintasun fisikoa edo besteren bat izateagatik titularrak ezin baditu lurzatiak zuzenean eta pertsonalki landu adjudikazioaren momentuan edo aprobetxamenduaren epean, Gabarderalgo Kontzejuak adjudikatu eginen ditu herritarrendako adjudikazio zuzeneko aprobetxamendu moduaren bidez. Kontzejuak lurzatien titularrei adjudikaziotik ateratako diru-sarrerak ordainduko dizkie, kanona kendu ondotik.

Gabarderalgo Kontzejuak eskumena du ezintasun fisikorik edo besteren bat noiz dagoen erabakitzeko, eta egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatuko ditu.

22. artikulua. Egiaztapenak.

Gabarderalgo Kontzejuak egokiak eta komenigarriak iruditzen zaizkion egiaztatzeak egin ahalko ditu edozein unetan, lurzatien laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dela ziurtatzeko.

Honako kasu hauetan iritziko zaio ez dela zuzeneko laborantza pertsonalik egiten:

a) Nekazaritzako makineria edukita ere, ez dituenean haiek erabiltzen ez adjudikatu zaizkion herri-lurretako lurrak ez haren familia-unitateko kideen laborantzako lurrak lantzeko.

b) Ondoko alderdi hauen gaineko egiaztagiriak eskatu eta agindu epean aurkezten ez dituenak: erregaiak erostea, lehengaiak (haziak...) erostea eta produktuak saltzea, bestelako lanak egitea.

c) Familia-unitatean laborantzako lurrak edukita ere, horiek hirugarrenei lagatzen zaizkienean, edo errentamenduan dituztenean, edo apartzerian, etab.

d) Beren kasa egiten ez dituztenek beren herri-lurretako lurzatietan eta familia-unitatearen laborantzako lurretan egin beharreko laborantzako lan guztiak, uzta biltzeko lana izan ezik, 22. artikuluan xedatua salbu.

e) Pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenean nekazaritzako etekinak aitortzen ez dituztenean.

f) Adjudikatutako lurzatiaren %80, gutxienez, lantzen ez denean.

Beren laborantza apartzerian eman edo lagatzen duten onuradunei herri-lurzatiak kenduko zaizkie adjudikazioaren epea bukatu arte. Lurra kentzeko, aurretik Gabarderaldo Kontzejuak espedientea irekiko du eta interesdunei entzunaldia emanen zaie.

Herri-lurrak kentzen zaizkien onuradunek apartzeria edo lagapena gertatu zenetik lortutako mozkinak Udalaren Diruzaintzan sartu beharko dituzte.

2. ATALA

Herritarrendako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduak

23. artikulua. Onuradunak.

Lurzatiak Lehen Atalean ezarritakoaren arabera banatu ondotik, soberan geratzen diren laborantzako herri-lurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, zuzenean adjudikatuko dira 14. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitateko titularrak diren herritarren artean.

Erretiratuta dauden auzotarrak ezin izanen dira herritarrendako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduen onuradun izan.

24. artikulua. Eredu-lotea: azalerak.

–Ureztalurren lotea; eredu-lotea: 4,70 hektarea inguru.

Loteak osatzen dituzte lurzati hauek:

  • 1. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 604. lurzatia, 1,42 hektarea.
  • 783. lurzatia, 0,24 hektarea.
  • 917. lurzatia, 0,21 hektarea.
  • 908. lurzatia, 2,74 hektarea.
  • Guztira: 4,61 hektarea (horietatik 2,74 hektarea lehorrekoak dira).
  • 2. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 938. lurzatia, 1,24 hektarea.
  • 395. lurzatia, 1,00 hektarea.
  • 788. lurzatia, 0,71 hektarea.
  • 346. lurzatia, 0,35 hektarea.
  • 316. lurzatia, 0,26 hektarea.
  • Guztira: 4,05 hektarea.
  • 3. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 392. lurzatia, 4,68 hektarea.
  • Guztira: 4,68 hektarea.
  • 4. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 392. lurzatia, 1,56 hektarea.
  • 393. lurzatia, 3,20 hektarea.
  • Guztira: 4,76 hektarea.
  • 5. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 362. lurzatia, 3,17 hektarea.
  • 362. lurzatia, 1,57 hektarea.
  • Guztira: 4,74 hektarea.
  • 6. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 393. lurzatia, 4,77 hektarea.
  • Guztira: 4,77 hektarea.
  • 7. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 912. lurzatia, 4,73 hektarea.
  • Guztira: 4,73 hektarea.
  • 8. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 297. lurzatia, 2,1 hektarea.
  • 351. lurzatia, 0,35 hektarea.
  • 385. lurzatia, 2,17 hektarea.
  • Guztira: 4,62 hektarea.
  • 9. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 355. lurzatia, 0,99 hektarea.
  • 361. lurzatia, 2,24 hektarea.
  • 354. lurzatia, 1,16 hektarea.
  • 301. lurzatia, 0,31 hektarea.
  • 322. lurzatia, 0,20 hektarea.
  • 912. lurzatia, 1,18 hektarea.
  • Guztira: 6,41 hektarea.
  • 10. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 288. lurzatia, 4,80 hektarea.
  • Guztira: 4,80 hektarea.
  • 11. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 395. lurzatia, 4,4 hektarea.
  • Guztira: 4,40 hektarea.
  • 12. lotea: 10. poligonoa. Lurzatiak:
  • 356. lurzatia, 1,01 hektarea.
  • 352. lurzatia, 3,35 hektarea.
  • Guztira: 4,36 hektarea.
  • 13. lotea: 10. poligonoa.
  • 386. lurzatia, 1,03 hektarea.
  • 391. lurzatia, 3,18 hektarea.
  • Guztira: 4,21 hektarea.
  • 14. lotea: 10. poligonoa.
  • 271. lurzatia, 5,84 hektarea.
  • Guztira: 5,84 hektarea.

–Aisialdiko baratzea:

“Aisialdiko baratzea” izeneko modalitatea ezarri da, antzeko lurrik izan ez eta ordenantza honen 14.1 artikuluko a), b), c) eta d) letretan eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileendako. Horretarako, zuzenean eta pertsonalki landu beharko dute baratzea, ordenantzaren 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Aisialdirako baratzeak, guztira, zazpi izanen dira (7).

25. artikulua. Kanona eta adjudikazio epea.

Aprobetxamendu moten edo loteen kanona eta adjudikazio epeak honako hauek izanen dira:

–Lehorreko lotea:

  • Kanona: lehorreko lurzatiaren onuradunak ordaindu beharreko batez besteko kanona, 7,57 euro/erregu/urtea izanen da.

–Ureztalurreko lotea:

  • Ureztalurreko loteen onuradunak ordaindu beharreko batez besteko kanona, 14,13 euro/erregu/urtea izanen da.
  • Epea: lote mota honen erabilera edo aprobetxamendu epea hamar urtekoa izanen da.

Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren onuradunek ezin izanen dituzte herri-lurrak baliatu, lurrak adjudikatu diren helburuez bestelako erabilera, aprobetxamendu edo laborantzetarako, salbu eta Gabarderalgo Kontzejuak berariaz baimentzen badu. Kasu horretan, Udalak aldez aurretik erabakia hartuko du, ordenantzak onesteko izapideak betez, eta laborantza berrien loteak ezarriko ditu, bai ofizioz edo balizko onuradunen eskaerei jarraikiz, adibidez, mahastiak, olibondoak edo intereseko beste labore batzuk landatzeko, betiere herri-lurrak denondako baldintzarik onenean aprobetxatzeko.

–Aisialdiko baratzea:

  • Kanona: ordaindu beharreko kanona gutxi gorabehera 21,21 euro/erregu/urtea izanen da.
  • Epea: baratzea hamar urtez erabili ahalko da.

Zenbateko horiek 2006rako kanonari dagozkio eta eguneratu eginen dira 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, nekazariek jasotzen dituzten prezioen aldaketaren arabera, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeei jarraikiz.

26. artikulua. Zuzeneko laborantza pertsonala. Erreserbak.

Adjudikaziodunak berak zuzenean eginen du laborantza eta, horretarako, ordenantza honen 20., 21. eta 22. artikuluetan xedatuari jarraituko zaio.

Kontzejuak herri-lurretako azalera osoaren %5 gainditzen ez duen lursaila gordeko du onuradun berriei adjudikatzeko, zuzeneko adjudikazioaren edo enkante publikoaren bidez, eta indarrik gabe geratuko da lehentasuna duen onuradun berri bati adjudikatzen bazaio aprobetxamendua; horrela bada, adjudikazioaren baldintzetan adjudikazioa indargabetzeko inguruabar hori espresuki adierazi beharko da.

27. artikulua. Eskaerak barematzea.

Gertatuko balitz lehentasuna duten herritarrendako adjudikazio zuzena egin ondotik, aurkeztutako eskaerak laborantzako lurrak baino gehiago direla, eskaerak barematuko dira, eta diru-sarrera handiagoak dituzten familia-unitateetako titularren eskaerak kenduko dira.

Familia-unitateen errenta mailak zehazteko, ordenantza honen 16. artikuluko 3. puntuan ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

3. ATALA

Kontzejuaren zuzeneko ustiapena edo enkante publiko arrunta

28. artikulua. Enkante publikoa edo erakundeak zuzenean ustiatzea.

Gabarderalgo Udalak, Lehen, Bigarren eta Hirugarren Ataletan ezarritako prozedurak aplikatu ondoan laborantzako lurrik soberan baldin bada, enkante publikoaren bidez adjudikatuko du, eta hurrengo banaketa noiz egin behar den, ordura arteko epea emanen du.

Enkantea egin ondoan laborantzako lurra soberan gelditzen bada, Kontzejuak zuzenean ustiatzen ahalko du.

Enkantean adjudikatutako lurzatiak lurzoruen kategorien araberako laboreetarako erabiliko dira.

4. ATALA

Lurzatiak zuzenean adjudikatzeko prozedura

29. artikulua. Prozedura.

Herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

1. Gabarderalgo Kontzejuaren erabakia, hamabost egun balioduneko epea irekitzeko –aldez aurretik ediktua paratuta Kontzejuaren iragarki-taulan–, eskubidea dutela uste dutenek herri-lurzatien adjudikazioa eska dezaten.

2. Eskabideen aurkezpena; eskabideei agiri hauek erantsiko zaizkie:

a) Erroldaren ziurtagiria.

b) Gabarderalen urtean gutxienez bederatzi hilabetean jarraian eta egiazki bizi dela egiaztatzen duten agiriak (telefono, gas, argi eta abarren fakturak).

c) Ziurtagiria, Gabarderalgo Kontzejuarekin ordainketak egunean dituela erakusten duena.

d) Katastroko ziurtagiria, jabetzan dituzten laborantzako lurren azalera, eta laborantza motak jasotzen dituena.

e) Bizikidetzako ziurtagiria, familia-unitatea osatzen duten kideak eta, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak eskatzen dituztenen kasuan, ezintasun fisikoa edo mentala duten kideak jasotzen dituena.

f) Zinpeko deklarazioa, errentan edo jabetza ez den beste titulu baten bidez lantzen dituzten lurrak, eta laborantza motak adierazten dituena.

g) Katastroko ziurtagiria, hiri-lurreko zerga-kapitalei buruzkoa, norbere etxebizitzari dagokiona salbu.

h) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Errolda Ziurtagiria, familia-unitateko kide bakoitzak jabegoan duen abere kopuruarena.

i) PFEZaren aitorpena, non familia-unitatearen diru-sarrera guztiak agertzen diren, bai nekazaritzaren, abeltzaintzaren, industriaren edo zerbitzuen sektorean, zein Gizarte Segurantzako pentsioen bidezkoak edo bestelako errentatakoak ere.

j) Nekazaritza Politika Erkideari (NPE) dagokion aitorpenaren egiaztagiria, halakorik izanez gero, edo horren ordezko aitorpena.

k) Adierazpena, egin nahi den laborantza motarena, laborearen aldean ezberdina bada.

3. Gabarderalgo Kontzejuak adjudikazio modalitate bakoitzeko onartuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Gabarderalgo Kontzejuaren iragarki-taulan iragarriko da eta interesdunei jakinaraziko zaie. Hamar eguneko epea izanen da erreklamazioak paratzeko.

4. Erreklamazioetarako epean halakorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da.

5. Erreklamazioak aurkezten badira, Gabarderalgo Kontzejuak horiek ebatziko ditu, eta behin betiko zerrendak onetsiko eta argitaratuko ditu erakundearen iragarki-taulan.

6. Adjudikazioa zozketa bidez eginen da, lehentasunezko aprobetxamenduetarako lehendabizi, eta, ondoren, herritarrendako zuzeneko adjudikazioetarako, era honetan:

a) Modu batean zein bestean onartutakoen behin betiko zerrendetan zenbakiak jarriko dira.

b) Herri-lurzati bakoitzari dagokion zenbakia jarriko zaio.

c) Ondoren eta betiko moduan, aterako da zenbaki bat, onuradun eskatzaileari dagokiona, eta beste bat lurzatiari dagokiona; horrela, behin eta berriro.

7. Lurzatien zozketa bukatuta, Gabarderalgo Kontzejuak behar diren erabakiak hartuko ditu onuradun berriei dagozkien herri-lurzatiak adjudikatzeko. Behin betiko adjudikazioaren erabaki horiek banan-banan jakinaraziko zaizkie onuradunei.

Herritarrendako zuzeneko adjudikaziorako eskaera baino herri-lurzati gehiago dagoenean, soberako lurzatiak enkante publikoaren bidez adjudikatuko dira.

III. KAPITULUA

Zuraren eta egurraren aprobetxamenduak

30. artikulua. Zuraren eta egurraren aprobetxamenduak.

Atal honetan jarraituko zaio ezarrita dagoenari Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 205-213 bitarteko artikuluetan eta Gabarderalgo Kontzejuak onets ditzakeen ordenantzetan.

IV. KAPITULUA

Bestelako aprobetxamenduak

31. artikulua. Ehizaren aprobetxamendua.

Herri-lurrak sartuz eraturiko barrutietako ehizaren aprobetxamendua eginen da gai horri buruzko foru araudian ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 171. artikulua).

32. artikulua. Harrobien ustiaketa.

Herri-lurren okupazioa, herri-lurretan harrobiak ustiatzea eta herri-lurretan ezarri gogo den beste edozein aprobetxamendu edo hobekuntza lotuko zaizkie kasu bakoitzerako Gabarderalgo Kontzejuak prestatzen dituen baldintza-agiriei.

Gainera, jendaurrean eduki beharko dira hamabost egunez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onespena eman beharko du.

V. KAPITULUA

Herri-larreen aprobetxamendua

33. artikulua. Herri-larreak.

Kontzeju honen bazkalekuan diren herri-larreen aprobetxamendua, partikularren finkekin batera, zeinak antzinako ohiturari, legeari edo hitzarmenari jarraikiz jabe partikularrek jartzen baitituzte legearen arabera espresuki erreserbaturik izan gabe eta baterako ustiapen unitatea osatzen baitute; guztiak ere lur horiekin osatuak daude, beren belar, ur eta bideekin.

Ordenantza honen xedeko bazkalekua hau da:

–Katastroko 10. poligonoa, 271. lurzatia, 5,84 hektareako azalera eta 18 unitateko azienda karga (AzLU).

–Katastroko 10. poligonoa, 259. lurzatia, 3,87 hektareako azalera eta 12 unitateko azienda karga (AzLU).

Baliokidetzen taula hau hartuko da kontuan azienda larriko unitateei (AzLU) dagokienez :

Onuradunak aprobetxamendu horregatik 30,00 euro ordainduko ditu hektarea bakoitzeko, lehen urtean; hala ere, lehenengo bost urteetan ez da ezer ordainduko, baldin eta bazkalekuan inbertsioak egiten badira adjudikazioaren lehen urtean (hesiak, estalpea eta abar).

34. artikulua. Kanona zehazteko, kontuan hartu da larreen kalitatea eta bazkalekuen luze-zabala, eta larreen balio errealaren %90ean paratu da.

35. artikulua. Herri-larre horien aprobetxamendua honako modu hauetako batean eta lehentasunezko ordena honetan eginen da:

A.–Herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.

B.–Antzinako ohiturari jarraikiz.

C.–Enkante publikoan adjudikatuz.

36. artikulua. Familia-unitateak izanen dira herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren onuradunak, haien titularrak baldintza hauek betetzen baditu:

A.–Adinez nagusia izatea, edo bere kontu bizi den adingabea izatea nahiz judizialki gaitua.

B.–Zangozako Udalaren biztanleen erroldan izena emanda egotea, Gabarderalgo herrian, hiru urte lehenagotik, gutxienez.

C.–Urtean bederatzi hilabetez bederen Gabarderalen egiazki bizitzea.

D.–Zangozako Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

E.–Zangozako abeltzaintzako aberastasunaren erregistroan, Gabarderalgo herrian, azienda izena emanda izatea, urtebete lehenagotik.

Nolanahi ere, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso jubilatuek osatua, familiakoekin bizi arren, baldin eta haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira.

37. artikulua. Herritarrendako zuzeneko adjudikaziorako hamabost eguneko epea ezartzen da, ordenantza honen 36. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek bazkalekuaren adjudikazioa eska dezaten, datu hauek emanda: katastroan izena emandako abelburuak, familiaren egoera eta elkarrekin bizi diren kideak.

Kontuan hartuz abeltzainak emandako datuak, eta behar diren egiaztapenak eginda, adjudikazioa eginen da zozketa bidez edo ahozko posturen bidezko prozedura erabiliz, horretarako eskubidea duten eskatzaileen artean; modalitatea Kontzejuak zehaztuko du eskaeren arabera, eta beste adjudikazio-modu bat ere bilatu ahalko du, bi alderdien interesak asetuko dituena, inguruabar hauek kontuan hartuz:

A.–Lehentasuna emanen zaie egoera ekonomikorik apalena duten familia-unitateei.

B.–Bazkalekuak har dezaketen abelburu kargaren arabera adjudikatuko dira, abelburu kopuru antzekoa duten eskatzaileen artean.

C.–Bazkaleku bat bera abeltzain bati baino gehiagori adjudika dakioke, guztiek dituzten abelburuen kopurua ez bada handiagoa bazkalekuak har dezakeen kopurua baino. Horrelakoetan, kanona azienda buru bakoitzeko ezarriko da.

38. artikulua. Kontzejuak behin-behinekoz adjudikatuko ditu bazkalekuak, eta ondoren hamabost eguneko epea emanen du erreklamazioak aurkezteko. Epea iragan eta halakorik ez bada, behin betiko adjudikatutzat joko dira.

39. artikulua. Adjudikazioa hogei urterako izanen da. Epe hori bukatutakoan, berriro adjudikatuko dira, ordenantza honetan ezarritakoari jarraikiz.

40. artikulua. Herriko abeltzainek zuzenean aprobetxatuko dituzte larreak, eta ez da zilegi haien azpierrentamendua edo lagapena.

Ondorio horietarako, Gabarderalgo Kontzejuak uste izanen du ez direla larreak zuzenean aprobetxatzen onuradunek haien azienda kentzen dutenean Zangozako Udaleko Aziendaburuen Erregistrotik.

41. artikulua. Adjudikazioaren prezioa urtero berrikusiko da, bizitzaren kostuak izaten duen igoeraren arabera egokitzeko, erakunde ofizial eskudunak Nafarroan onetsitako indizeen arabera.

42. artikulua. Herri-larreetan eta larre partikularretan bazkatzen den aziendak osasun ziurtagiria beharko du, egiaztatzeko betetzen direla azaroaren 16ko 5/1984 Foru Legearen 1. artikuluan eskaturiko baldintzak (Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Babesari buruzkoa), eta bete beharko ditu, halaber, Foru Lege horretan nahiz haren erregelamenduetan ezarritako baldintza guztiak.

43. artikulua. Adjudikaziodunak debekatua du bazkalekuan konponketarik edo aldaketarik egitea, aldaketa horrek ukitzen dituen finken jabeen eta Kontzejuaren aldez aurreko baimenik gabe.

Ezin izanen die auzotarrei eragotzi bazkalekuko herri-lurretan baimenduak dituzten aprobetxamenduak egitea.

44. artikulua. Jabari eskubideak erabilita, jabeetako bati enkantea egin ondoren baimena ematen bazaio bere finkak zedarritzeko, bere belarren aprobetxamendua erreserbatuz, bazkalekuaren adjudikaziodunak eskubidea izanen du bere zenbatekotik ken dakion zedarritutako erregu bakoitzari dagokion kopurua.

Jabe edo errentari batek, behar bezala baimenduta, bere finkak berriz erein edo berazain gisa uzten baditu, edo haietan labore bereziak ezartzen baditu, bazkalekuaren adjudikaziodunari ez zaio zenbatekorik kenduko kontzeptu horregatik.

Ondorio horietarako lagatako finken jabeek, errentariek edo gozamendunek, laborantzari dagokionez, haien uztak bildu eta uztondoak erre ondotik, une bakoitzean indarrean dauden xedapenei jarraituko diete.

Kontzejuak erabakitzen badu edo agintariek agintzen badiote bazkalekuko herri-lurren bat basoberritzeko, erremategileak ezin izanen dio debekatu, baina eskubidea izanen du enkanteko preziotik kentzeko basoberritutako erregu bakoitzari dagokion zenbatekoa.

45. artikulua. Ezin izanen da bazkatu adjudikaziodunaren zaldi edo behi-azienda ez den beste abererik, betiere adierazitako proportzioan.

Adjudikaziodunak bazkalekurako adierazitako abelburu kopurua erregistratu beharko du katastroan eta dagokion kontribuzioa ordaindu.

Bere azienda ezin izanen da bazkatu zerealen laborerako jabetza partikularretan edo herri-lurretan, euria egin eta hiru egun igaro arte.

Era berean, ez da ezein garaitan sartuko mahastietan, olibadietan edo beste edozein motatako landaketetan, ez jabetzetan, ez herri-lurretan, salbu eta adjudikaziodunak kasuan kasuko jabe edo errentarien baimena badu, aurretik idatziz emana.

Adjudikazioduna izanen da erantzulea bere aziendak herri-lurretan edo lursail partikularretan eragiten dituen kalte-galerengatik, arrazoi hori edo beste edozein dela medio.

46. artikulua. Adjudikaziodunak, behin betiko adjudikazioa egin eta hurrengo hamabost egunen barruan, fidantza gisa urteko kanonaren zenbatekoaren erdia aurkeztu beharko du eskudirutan edo balio publikoetan, eta, bestela, fidatzaile kaudimenduna, Kontzejuak nahi bezala.

Lehenengo bi kasuetan gordailuak Gabarderalgo Kontzejuaren Batzarraren eskura dagoen banku erakunde batean eratuko dira.

Baldintza hori ez betetzeak eragiten dituen gastuak adjudikaziodunaren kontura izanen dira, bai eta kalteak ere, betetzen ez bada.

47. artikulua. Adjudikazioa erremategilearen lepora eginen da, zer gerta ere. Horregatik, ezinbesteko arrazoiengatik Kontzejuak kontratua deuseztatu behar badu, adjudikaziodunak ez du eskubiderik izanen inolako kalte-ordainik jasotzeko.

Era berean, ez du eskubiderik izanen kalte-ordaina edo beherapena jasotzeko bazka galtzeagatik edo urritzeagatik, lehorteagatik edo beste fenomeno natural batzuengatik, ez eta abereak hil edo ustekabeko beste edozein gorabeherengatik ere, edo ezta ere Kontzejuarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik adjudikaziodunak ezin badu errentamenduko belarrez arduratu, horretarako ezarritako egunean.

48. artikulua. Larreen adjudikaziodunak urte bakoitzeko azken hamar egunen barruan ordainduko du adjudikatutako aprobetxamenduaren urteko zenbatekoa. Hala egin ezean,%5 gehiago kobratuko zaio berandutzagatik, eta hilabeteko luzapena igaro ondoren, premiamendu-agindua emanen da, eta automatikoki aplikatuko zaio ezarritako errekargua.

Adjudikaziodunak ordaindu beharko ditu, baldintza berberetan, kontribuzioen zenbatekoa, une bakoitzean ezarritako zergak, iragarkien gastuak eta antzeko bestelakoak, aprobetxamendu horiek zergapetzen dituztenak eta jatorria haietan dutenak.

49. artikulua. Belarrak aprobetxatu bitartean Kontzejuak bazkalekuan artegi berria egiten badu, Kontzejuko Batzarrak adjudikazioaren prezioa goititu ahalko du, berak zehaztuko duen ehunekoan, artegi berria amortizatzeko kostuaren arabera.

50. artikulua. Adjudikaziodunak aprobetxamendu hori erabiltzeko interesik ez badu, adjudikazioari uko egin ahalko dio eta lurrak Kontzejuaren esku utzi, horrek komenigarrien ikusten duen maneran adjudika ditzan.

51. artikulua. Bazkalekuan berdintze-lanak egiten badira errentamendu garaian noiznahi, Kontzejuak ez du merkatuko adjudikazioaren prezioa.

52. artikulua. Adjudikaziodunak bere bizkar desinfektatu, zuritu eta garbituko ditu artegiak, hiru urtean behin bederen eta, bereziki, errentamenduaren epea bukatzean.

53. artikulua. Arau-hauste administratibotzat hartzen dira honako hauek:

1.–Ez betetzea Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Osasuna Zaintzeari buruzko Foru Legean eta hori garatzen duen Erregelamenduan xedatutakoa.

2.–Animalia hilak ehortzi gabe uztea.

3.–Bazkalekuan aziendarekin sartzea, adjudikazioduna ez bada.

4.–Kalteak eragitea artegi, idoi, zerrakura, belai eta gainerako instalazioetan.

5.–Belarren adjudikazio epeak ez errespetatzea.

6.–Ez ordaintzea ezarritako epean belarrak aprobetxatzeko zenbatekoa, nekazaritzako gizarte aseguruak eta ezartzen diren bestelako tasa edo kanonak.

7.–Norberari adjudikatu zaion bazkalekua besteri errentan ematea edo eskualdatzea.

54. artikulua. Arau-hauste horiek honako zehapen hauek izanen dituzte:

53. artikuluko lehenbizikoan, kontzesioa kenduko da, deusetan ukatu gabe Nafarroako Gobernuko organo eskudunek ezar ditzaketen zehapenak.

53. artikuluko bosgarrenean, herri-lurren edo herri-larreen adjudikazioduna izateko desgaituko da.

53. artikuluko zazpigarrenean, kontzesioa kenduko da.

Gainerako arau-hausteetan, 200,00 euro bitarteko isunak jarriko dira, bat etorriz Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legearen 21-k) artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunen Erregelamenduaren 110. eta 114. artikuluetan xedatzen denarekin.

55. artikulua. Jabari publikoko ondasunetan edo herri-lurretan egindako kalteak ekintzaren egileek ordaindu beharko dituzte, bidezko den gisan.

56. artikulua. Larreen errentamenduari dagozkion lehorreko alorren goldatzea ezin da hasi urte bakoitzeko irailaren 1a baino lehen, salbu eta xedapenen batek kontrakoa agintzen badu; dena den, edonoiz egin ahalko da, abeltzainak eta jabe nekazariak horrelaxe erabakitzen badute, abeltzainek uztondoak balia ditzaten epe horretan. Goldatzen edo erretzen bada, abeltzainari eta herriko guardari abisatuko zaio.

57. artikulua. Artoa erein den finketan ezin izanen dira uztondoak erre ez eta lurra goldatu ere, uzta bildu eta hamabost egun igaro arte; bi eguneko epean ez bada hostoa erretiratzen, bazkatzat hartuko da ondorio guztietarako.

Zerealak dituzten haietan ere ezin izanen da goldatze lanik egin, ez eta erreketarik ere, uzta jaso eta hamar egun igaro arte.

Finketako jabe nahiz laborariek artoaren hostoa eta lastoa bil dezakete fardoetan, uzta bildu eta hamabost egunera arte; egun horretatik aurrera bazkatzat hartuko da ondorio guztietarako, eta bazkalekuaren abeltzain adjudikaziodunek fardoetan bildu ahalko dute, baina soilik beren beharretarako.

Irailaren 1erako bildu gabe dauden zereal alorrak, abeltzainarendako larretzat joko dira, salbu eta jabeak edo errentariak idatziz jakinarazten badio Kontzejuari berazain gisa uzten duela edo berrereintzarako, eta behar bezala mugarritu badu.

Ezin izanen dira erre bazkalekuetan sartuta dauden finketako eta herri-lurretako uztondoak eta mugak, behar handiko kasuetan izan ezik, betiere behar hori frogatu eta Zangozako Udalak onesten badu, eta Nafarroako Gobernuaren berariazko baimenarekin.

58. artikulua. Bazkalekuetatik pasatzea bakar-bakarrik egin daiteke lehendik ezarritako bide eta pasabieetan barna.

59. artikulua. Uzta biltzeko makinek uzten duten lastoa zerealen eta artoaren uztatzat hartuko da; beraz, nekazariarena da. Hark fardoak egiteko hamabost eguneko epea izanen du, finkan uzta bildu zuenetik. Nekazariak ez baditu fardoak egin egun horretarako, ulertuko da bazkalekuaren erremategileak aprobetxa dezakeela, 57. artikuluan adierazitako moduan.

60. artikulua. Bazkalekuko idoietako edo lekuetako bat erabiltzerik ez badago, urik ez duelako, han larratzen diren aziendak Gabarderalgo Kontzejuak adierazten duen tokira eramanen dira edatera; kasu horretan, bazkaleku horretako belarren adjudikaziodunak ezin izanen du eragotzi azienda pasatzea, behar hori asetzeko soilik gertatzen denean, ez eta kalte-ordainik eskatu ere, ezartzen zaion betebehar horregatik.

V. TITULUA

Hobekuntzak herri-ondasunetan

61. artikulua. Indarrik gabeko adjudikazioak.

1. Gabarderalgo Kontzejuak indarrik gabe utzi ahalko ditu aprobetxamenduen adjudikazioak, lur horiek honako xede hauetarako erabili nahi baldin badira:

a) Haien gaineko kargak kentzea.

b) Herri-lurrak hobetzea.

c) Gizarte proiektuak egitea, inguruabar pertsonalak, familiarrak edo sozialak direla medio, beharrean daudela justifikatzen duten herritarrei laguntzeko.

d) Basoberritze proiektuak egiteko aukera.

2. Proiektu horiek Udalak nahiz herritar interesdunek susta ditzakete, eta lehentasuna izanen dute.

3. Hona hemen halako kasuetan jarraitu beharreko bidea:

a) Kontzejuaren erabakia, onesten dituena dena delako proiektua eta ukitutako herri-lurren aprobetxamendua arautuko duen erregelamendua.

b) Hilabeteko epean jendaurrean edukitzea, eta Kontzejuaren erabakia aurkeztutako alegazioei buruz.

c) Nafarroako Gobernuaren onespena.

4. Nafarroako Gobernuaren onespenak indarrik gabe utziko ditu ukitutako herri-lurretan diren adjudikazioak, eta titularrei sorrarazten zaizkien kalteak eta galerak, baita lurretan eginak dituzten hobekuntzak ere, ordaindu eginen zaizkie, zuzenbidez hala egokitzen bazaie.

62. artikulua. Proiektuak.

Aprobetxamenduaren onuradunak herri-lurrak hobetzeko egiten dituen proiektuak onetsiko ditu toki-erakundeak; aldez aurretik, 15 egunean egonen dira jendaurrean eta, alegaziorik aurkeztuz gero, Udalak ebatziko ditu.

63. artikulua. Luberritzea.

Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko baimena beharko da herri-lurrak laborantzarako luberritzeko.

VI. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

64. artikulua. Eskumenak.

Gabarderalgo Kontzejuak bere esku du udal ordenantzan ezarritakoaren aurka jotzen dutenak zehatzeko ahalmena.

Nafarroako Gobernua arduratuko da aztertu eta zehatzeaz herri-lurrei eragiten dieten eta indarra duen baso-legeria hausten duten gertakariak.

65. artikulua. Arau-hausteak.

Arau-hauste administratibotzat hartzen dira herri-lurretan laboreekin zerikusia duten gertakari hauek:

–Arau-hauste arinak:

1. Adjudikaturiko lurzatien ehuneko laurogei gutxienez ez lantzea, ezinbesteko kasua ez bada.

2. Erregelamendu bidez finkatutako kanona edo bestelako tasak ez ordaintzea ezarritako epeetan.

3. Lurrak goldatzean bide ertzean ildoa irekia uztea, bidea bera edo areka hondatuz.

4. Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.

5. Ubide edo erreten eta abarretako irteerak bideetan isurtzea.

6. Ordenantza honetan xedatuaren aurkako beste edozein gertakari edo egintza, arau-hauste astun edo oso astun gisa sailkatu ez dena.

–Arau-hauste astunak:

1. Adjudikazio batean hiru arau-hauste arin egitea.

2. Adjudikazioa eskuratzeko, gezurrezko datuak ematea.

3. Asmo gaiztoz, Gabarderalgo Kontzejuari ez ematea adjudikazio baldintzetan gerora izandako aldaketen berri.

4. Nekazaritzako lanak ordenantza honek baimentzen ez dituen aroetan egitea, larreen ustiapenaren kaltetan.

5. Labore iraunkorren landaketak egitea (zainzuri-landareak, fruta-arbolak, etab.), Gabarderalgo Kontzejuaren baimenik izan gabe.

6. Ezponda, harri-txintxar, altxonbide, bide eta erreka-zuloetako lurrak lantzea.

7. Harriak edo bestelako gaiak isurtzea bideetan, altxonbideetan edo herri-lurretan Gabarderalgo Kontzejuaren baimenik gabe.

8. Adjudikazioetan zehaztutako epeak ez errespetatzea.

–Arau-hauste oso astunak:

1. Adjudikazio batean hiru arau-hauste larri egitea.

2. Norberak ez laboratzea edo hirugarren batzuei lagatzea adjudikatutako loteak.

3. Herri-lurren loteak laboratzea haien adjudikaziorik izan gabe.

4. Udalak adjudikatu edo baimendu gabe, herri-lurrak lantzea, nahiz eta landu gabeko lurrak, hots, larre utziak, izan.

5. Azienden idoietatik ura hartzea eta horretarako tratamendu fitosanitarioetako makineria erabiltzea.

6. Landatuak ez diren arbolen mozketa edo eraispena, dagokion baimenik gabe.

7. Ordenantza honetan jasotzen ez den beste edozein arau-hauste interpretatu, tipifikatu eta zehatuko du tokiko gobernu batzarrak Hirigintza eta Landa Batzordeak proposaturik.

66. artikulua. Zehapenak.

Ezertan ukatu gabe ondasun publikoei eta hirugarrenei egin ahal izan zaizkien kalteen ordainketa, ordeztea eta konponketa –kalteen egileek dagokion moduan ordainduko baitituzte– eta bidegabeki eskuratutako produktuen eta arau-haustean erabilitako baliabide eta tresnen konfiskazioa, aipatutako arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arau-hauste arinak 60,10 eurotik 300,50 eurora bitarteko isunarekin.

b) Arau-hauste astunak 300,51 eurotik 601,01 eurora bitarteko isunarekin, eta indarreko adjudikazioaren iraungipenarekin.

c) Arau-hauste oso astunak 601,02 eurotik 1.202,02 eurora bitarteko isunarekin, eta herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioduna izateko desgaikuntzarekin.

67. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa.

Egintza gertatzen denetik bi hilabeteren buruan preskribituko dute arau-hausteek.

VII. TITULUA

Bestelako xedapen orokorrak

68. artikulua. Adjudikazio berriak.

Laborantzako herri-lurren loteen kontzesio berrirako zozketa orokorra egin ondoren, beste adjudikazio batzuk eginen dira urtero, erreserbako loteekin eta adjudikatu gabeko loteekin.

Horiek nahikoak ez badira eskaera guztiei erantzuteko, lehenbizi emanen zaizkie lehentasunezko adjudikazio baten onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenei; ondoren, ezkondu izanagatik edo legez ezarritako izatezko bikotea formalizatu izanagatik, eta gainerakoendako, zozketa baztergarria eginen da eta baztertuek lehentasuna izanen dute hurrengo urteko kontzesiora arte.

Aurreko artikuluak aipatzen dituen laborantzako herri-lurren loteak adjudikatzeko urteroko zozketa eginen da urteko azken hiru hilabeteetan, Zangozako Udalaren Gobernu Batzordeak finkatuko duen egunean, eskaerak onartu ondoren, eta Garbarderalgo Kontzejuaren iragarki-taulan ikusgai jarriko den ediktuarekin bat, ordenantza honetan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Laborantzako herri-lurretako loteren bat adjudikatzean ikusten bada, akats baten ondorioz, landua dagoela, ahalegina eginen da bi aldeen arteko bidezko akordioa lortzeko, Kontzejua bitartekari dela.

Adostasun batera iristen ez bada, indarrean den Herri ondasunen Legean ezarritakoari lotuko zaio.

Adjudikaturiko herri-lurretako lotea ereinda badago, fruitua aurreko adjudikaziodunarena izanen da uzta jaso arte, eta orduan onuradun berriak okupatuko du.

69. artikulua. Norberaren borondatez uko egitea.

Egokitu zaion herri-lurretako lotean laborantza zuzenean eta pertsonalki egiteari borondatez uko egiten bazaio, hura erabiltzeko aukera galduko da aprobetxamenduaren epe osorako, ordenantza honen 33. artikuluan ezarritakoarekin bat.

70. artikulua. Aprobetxamenduaren galera.

Laborantzako herri-lurretako loteak erabiltzeko aukera, edonola ere, hurrengo arrazoiengatik galduko da: herriko biztanle izateari uzteagatik, Gabarderalen urtean bederatzi hilabetez egiazki ez bizitzeagatik, edo Gabarderalgo Kontzejuarekin zerga-betebeharrak egunean ez izateagatik, ordenantza honetan agintzen den moduan.

71. artikulua. Adjudikaziodunen gainerako betebeharrak.

Herri-lurzatien adjudikaziodunek, besteak beste, honako betebehar hauek izanen dituzte:

1. Lehorreko eta ureztalurreko lurzatien laborantzarako betebehar orokorrak:

–Ez lantzea ezponda, harri-txintxar, altxonbide, bide eta erreka-zuloetako lurrak.

–Ez botatzea bideetan, altxonbideetan edo herri-lurretan harriak edo beste material batzuk.

–Azienden idoietatik ura ez hartzea eta horretarako tratamendu fitosanitarioetako makineria ez erabiltzea.

–Ez moztea lurzatian dagoen zuhaitzik.

–Adjudikaturiko lurzatien ehuneko laurogei gutxienez lantzea, ezinbesteko kasua ez bada.

–Ez egitea labore iraunkorren landaketarik (zainzuri-landareak, fruta-arbolak, etab.), Gabarderalgo Kontzejuaren baimenik izan gabe.

–Lurrak goldatzean ez uztea ildoa irekia bide ertzean, bidea bera edo areka hondatuz.

–Kanona edo erregelamendu bidez finkatutako bestelako tasak ezarritako epeetan ordaintzea.

–Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, horretarako erabiltzea.

2. –Ureztalurren eta familia-baratzeen adjudikaziodunen betebehar berariazkoak:

–Bideak eta erretenak zaintzea eta/edo aldian-aldian garbitzea, Udalak xedatu moduan, Ureztatzaileen Elkarteak mugarteko ureztaketa orokorrari buruz ezarritako guztiari ere lotuz.

–Lurzatian egiten dituen ureztaketen kanonaren kostua ordaintzea, zuzenean Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE) ordainketa eginez.

–Ureztaketa eskubidearen kanon finkoaren kostu osoa ordaintzea, urte bakoitzaren abenduaren 31 baino lehen, kontzeju honi ordainketa eginez. Urte osoak ez direnean kontratuan jasotako hilabeteei dagokien zati proportzionala ordainduko da.

–Ubide edo erreten eta abarretako irteerak ez isurtzea bideetan.

–Lurzatiak ez goldatzea ez lantzea irailaren bata baino lehen, uzta udako zerealena izan bada, ez eta otsailaren 28a baino lehen ere, laborea negukoa izan bada.

3. Lehorreko lurren adjudikaziodunen betebehar berariazkoak:

–Lurzatiak ez goldatzea ez lantzea irailaren bata baino lehen, uzta udako zerealena izan bada, ez eta otsailaren 28a baino lehen ere, laborea negukoa izan bada.

–Herri-lurzatietako uztondoak ez erretzea.

72. artikulua. Aprobetxamenduak bukatzeko datak.

Adjudikazioaren azken urtean, lehorreko lurzatiek libre behar dute egon uztailaren 30erako eta ureztalurreko lurzatiek, berriz, abenduaren 31rako.

73. artikulua. Lurzatiak itzultzeko baldintzak.

Laborantza bakoitza bukatzean, plastiko-sistemaren bidezko landaketarik egin bada edo ureztatzeko hodiak edo bestelako instalazioak edo arbolak paratu badira, adjudikaziodunak lurzatiak behar bezala utzi beharko ditu, haien erabilera arruntarekin jarraitzeko; horretarako, plastikoak, hodiak, alanbreak, arbolak eta erabilitako bestelako materialak hondakindegi baimendu batera eramanen ditu aurreko artikuluan jasotako datetan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez duen adjudikaziodunak hurrengo banaketan lurzatiak eskuratzeko eskubidea galduko du, zuzeneko adjudikazioan zein enkantean, eta kontzetsioa kendu ahalko zaio, zehapen gisa.

74. artikulua. Herri-lurren itxiturak.

Herri-lurrak itxi ahal izateko ezinbestekoa izanen da aldez aurretik tokiko gobernu batzarrak idatzizko baimena ematea. Herri-lurrak eta jabetza pribatukoak ezin izanen dira inola ere elkarrekin itxi.

Ureztaketako herri-lurretan guztiz debekatuta dago hondar-herbizidak erabiltzea.

75. artikulua. Aprobetxamenduak trukatzea.

Aprobetxamenduak ezin izanen dira onuradunen artean trukatu, baldin interesdun ukituek ez badute aldez aurretik eskabide bateratua egin eta ez baldin badute euren adostasuna erakutsi eta Kontzejuaren baimena jaso.

VIII. TITULUA

Herri-lurren aprobetxamenduaren eta belarren aprobetxamenduaren adjudikaziodunen arteko harremana

76. artikulua. Elkarrenganako errespetua.

Laborantzako herri-lurretako loteen adjudikaziodun orok errespetatu egin beharko ditu bazkalekuen adjudikaziodunak bertako belar eta uren gainean dituen eskubideak eta aprobetxamendua eta, era berean, bazkalekuen adjudikaziodun orok errespetatu egin beharko ditu laborantzako herri-lurretako loteen adjudikaziodunak lote horien gainean dituen eskubideak eta aprobetxamendua.

77. artikulua. Herri-larreen ordenantzaren araubide juridikoa.

Belarren aprobetxamenduaren ordenantza sartzen da Gabarderalgo kontzeju-mugarteko herri-ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantza honetan, eta nahitaez bete beharko dute Gabarderalgo kontzeju-mugartean herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun diren guztiek, dagokien neurrian.

78. artikulua. Belarren aprobetxamendua herri-lurzatietan.

Abeltzainak edo ureztalurreko loteen eta herri-lurzatien belarren eta larreen onuradunak egoki aprobetxa ditzan belarrak eta gainerako uztak, lurzatiaren edo lotearen adjudikaziodunak ezin izanen ditu lurzatiak goldatu edo landu (ez ureztalurrak ez lehorreko lurrak) irailaren bata baino lehen, uzta udako zerealena izan bada, ez eta otsailaren 28a baino lehen ere, laborea negukoa izan bada (artoa eta abar), salbu eta abeltzainarekin ados jarrita lurzatiko belarrak aprobetxatu baditu data horien aurretik.

IX. TITULUA

Auzalana eta baliabideak

79. artikulua. Auzalana.

Auzalan deitzen zaio herri bateko biztanleek kolektibitatearen mesedetan egiten duten lan kolektiboari edo auzotarren lanari.

Etxe bakoitzak pertsona bat bidali behar du edo, bestela, hura ordezkatuko duen pertsonaren jornala ordaindu. “Auzolan” grafiarekin ere azaltzen da.

Herritarrendako lehentasunezko adjudikazioaren bidez edo zuzeneko adjudikazioaren bidez herri-ondasunen onuradun den herritar oro, beharturik dago laguntzera edo auzalana egitera, Gabarderalgo kontzeju-mugarteko auzo-bideak eta landa-bideak egin, berregin eta kontserbatzeko.

Betebehar hau betetzen ez dutenak zehatuko dira 1.000 euro arteko isunekin, eta laborantzako herri-lurretako loteak edo bestelako herri-lurretako aprobetxamendua kenduko zaie, harik eta zerbitzua emateagatik dagokien kopurua ordaindu arte, ezertan ukatu gabe premiamendu bidez kobratzea.

Auzalana eginen da orain arte bezala, kontuan hartuz adjudikaziodun bakoitzari dagokion ekarpen ekonomikoa, behar den materiala garraiatzeko.

Adjudikaziodun bakoitzaren prestazio-kuota izanen da 15 m³ legar garraiatzea edo horren ordain ekonomikoa, legarra garraiatzeko, bideak konpontzeko tokiraino.

Lan horietan erabiltzen diren materialak ordainduko dira Gabarderalgo Kontzejuaren eta Nafarroako Gobernuaren eta beste erakunde ofizialen dirulaguntzen kontura.

Auzalana egiteko atxiki ahalko dira traktoreak, palak, lanabesak, makinak eta atoiak, herri-lanak egiteko legez egokituak daudenak, betiere Kontzejuak kasu bakoitzean ezartzen dituen beharren arabera. Balorazioa eginen da kuota finkatzerakoan, eta onuradunek ezin izanen dute aukeratu modu horretan egitea.

53. artikulua. Errekurtsoak.

Ordenantza hau interpretatzean edo Gabarderalgo Kontzejuko Batzarrak hura aplikatuz gauzatu egintzen edo hartu erabakien ondorioz sortzen diren gorabehera guztiak errekurtso hauetako bat jarriz ebatziko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Gabarderalgo Kontzejuko Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Admnistrazioarekiko auzi-errekurtsoa, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geldituko dira ordenantza honetako xedapenei kontra egiten dieten maila bereko nahiz apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Ordenantza hau aldatzeko edo deus gehitzeko, ordenantza onesteko erabili den tramitazio bera erabiliko da.

Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako izapideak bete ondoan.

Eginbidea: ordenantza hau Kontzejuak onartu zuen 2021eko otsailaren 25ean egindako batzarrean.

Iragarkiaren kodea: L2104280