76. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

23/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Arofa SL inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, fruitu gorrien ekoizle-ugaltzaile gisa (1.E taldea).

Francisco Román Alvarezek eskatu zuen, 2020ko abenduaren 10ean, Arofa SL (IFZ: B31406721) Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzeko, fruitu gorrien ekoizle-ugaltzaile gisa.

Enpresa hori Andaluziako autonomia-erkidegoan zegoen inskribatuta ekoizle gisa, baina Landare osasunari buruzko 2016/2031 (EB) Erregelamendua aplikatzearen ondorioz, landareen, landare produktuen eta bestelako objektuen arloko operadore profesional guztiek beren egoitza soziala dagoen autonomia-erkidegoan egon behar dute inskribatuta. Arofa SLko egoitza soziala helbide honetan dago: Berroa 4, La Estrella eraikina, 117 bulegoa, 31192 Taxoare (Nafarroa).

Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalaren txostenaren arabera, eskatzaileak betetzen ditu indarrean dagoen araudiak (gehienbat Mintegiko hazien eta landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorrean jasoa baitago) horretarako ezartzen dituen baldintzak. Beraz, eskatutako baimena ematea proposatzen da.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Arofa SLri (IFZ: B31406721) baimena ematea fruitu gorrien ekoizle-ugaltzaile gisa (1.E taldea) aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310461 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 8an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2104131