76. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

69/2021 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ireki eta martxan jartzeko baimena ematen baitzaio Añezkarko “Escuela de Equitación Añézcar” (Berriobeiti) izeneko kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari, hartan eman daitezen hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak erdi mailako kirol irakaskuntzetako espezialitate hauetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” eta “Erresistentzia, Orientazio eta Zaldi Turismoa Diziplina Hipikoak”.

“Escuela de Equitación Añézcar SL” enpresak (IFK: B31736622; Helbidea: Larragetako errepidea z.g., Añezkar, 31195 Berriobeiti) eskaera egin zuen administrazio baimena eman zekion “Escuela de Equitación Añézcar” kirol ikastetxea ireki eta martxan jartzeko, hartan eman daitezen hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak erdi mailako kirol irakaskuntzetako espezialitate hauetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” eta “Erresistentzia, Orientazio eta Zaldi Turismoa Diziplina Hipikoak”. Ikusirik eskaera hori dela-eta instruitu den espedientea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Ikusirik zer ezartzen den Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 28. artikuluan eta hurrengoetan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ireki eta martxan jartzeko baimena ematea Añezkarko “Escuela de Equitación Añézcar” izeneko kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari, hartan eman daitezen hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak erdi mailako kirol irakaskuntzetako espezialitate hauetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” eta “Erresistentzia, Orientazio eta Zaldi Turismoa Diziplina Hipikoak”. Baimenak 2021-2022 ikasturtearen hasieran izanen ditu ondorioak.

2. Adieraztea ezen ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Ikastetxearen kodea: 31015017.

–Titularra: “Escuela de Equitación Añézcar SL”, IFK: B31736622.

–Izen generikoa: Kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimendua.

–Berariazko izena: “Escuela de Equitación Añézcar”.

–Helbidea: Larragetako errepidea z.g., 31195.

–Herria: Añezkar.

–Udalerria: Berriobeiti.

–Baimendutako irakaskuntzak: hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak erdi mailako kirol irakaskuntzetako espezialitate hauetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” eta “Erresistentzia, Orientazio eta Zaldi Turismoa Diziplina Hipikoak”.

–Baimendutako gehieneko osaera: 2 unitate, 1 hasierako zikloan (komuna) eta 1 azkenekoan (bi espezialitate). Gehienez 15 ikasle izanen dira ziklo bakoitzean, goizeko eta arratsaldeko txandan.

3. Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuari atxikitzen zaio ikastetxea ondorio administratiboetarako.

4. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak administrazio baimenaren aldaketa edo baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezartzen den moduan.

5. Ohartaraztea ezen ikastetxearen baimena iraungiko dela abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako IIra eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2104192