76. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

54/2021 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, 70/2021 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espediente administratiboa igortzen duena. Errekurtso hori Francisco Javier Arauz de Robles Dávila jaunak aurkeztu zuen, María Teresa Pinillos Salvador, Ana Ramos Martín de Miguel, María José Aragón García, Sonia Cordón Medrano eta Idoia González de Zárate Fernández de Retama andreen izenean eta haiek ordezkatuz, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

Francisco Javier Arauz de Robles Dávila jaunak, María Teresa Pinillos Salvador, Ana Ramos Martín de Miguel, María José Aragón García, Sonia Cordón Medrano eta Idoia González de Zárate Fernández de Retama andreak ordezkatuz eta haien izenean, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Nafarroako Gobernuaren 2020ko abenduaren 16ko Erabakiaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 437/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako ebazpen horren bidez, Nafarroako toki entitateetan B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetatik hutsik daudenen edo hutsik egon daitezkeenen behin betiko zerrenda ezarri zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 70/2021 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espediente administratiboa. Errekurtso hori Francisco Javier Arauz de Robles Dávila jaunak aurkeztu zuen, María Teresa Pinillos Salvador, Ana Ramos Martín de Miguel, María José Aragón García, Sonia Cordón Medrano eta Idoia González de Zárate Fernández de Retama andreen izenean eta haiek ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Francisco Javier Arauz de Robles Dávila jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 22an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia. Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2104847