76. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

22/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 24koa, “Vianako Printzea” Kulturaren Saria arautzen duena.

1990ean, Nafarroako Gobernuak “Vianako Printzea” Kulturaren Saria sortu zuen, kulturaren eremuan nabarmendu diren pertsona eta erakundeen ibilbide baliotsua goraipatzeko, batez ere Nafarroaren errealitateari lotutakoak.

Sortu zenetik, “Vianako Printzea” Kulturaren Sariaren konfigurazioak zenbait aldaketa izan ditu, eta gaur egun abenduaren 23ko 281/2015 Foru Dekretuak arautzen du saria.

Azken edizioetako esperientziak erakusten du komeni dela sariaren erregulazioa aldatzea, eta berreskuratzea saritutako pertsona edo erakundearentzako diru saria.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. “Vianako Printzea” Kulturaren Saria urtero emanen da.

2. “Vianako Printzea” Kulturaren Sariaren helburua izanen da kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana aintzat hartzea, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

3. “Vianako Printzea” Kulturaren Sariak diru saria izanen du eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko da.

4. Kultura arloko departamentu eskudunak egin eta kudeatuko du “Vianako Printzea” Kulturaren Sarirako deialdia, eta Nafarroako Gobernuari igorriko dio epaimahaiak saria emateko hartzen duen erabakia.

5. Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia. Kontseilu horretako idazkariak, hizpidea duela baina botorik ez, epaimahaiari lagunduko dio bere zereginetan.

6. Aurkezten diren hautagaitzak aztertuko ditu epaimahaiak, eta, bakoitzaren merezimenduez gainera, hautagaiek Nafarroarekin duten lotura berezia ere baloratuko du.

7. Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, Nafarroako Gobernuak emanen du saria, foru dekretu baten bidez.

8. Saria horretarako erabakitzen den egunean emanen da.

9. Indarrik gabe gelditzen da abenduaren 23ko 281/2015 Foru Dekretua, “Vianako Printzea” Kulturaren Saria arautzen zuena.

10. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2021eko martxoaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2104898