72. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03897 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Jone Sagastibeltza Sagastibeltza.

Helbidea: Elgoien kalea 17-3. B, 31880 Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Arribeltza iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0208 l/s.

Tokia: Erasote auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak, abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ur-bilketa 130 × 30 × 20 cm-ko kutxatila baten bidez egiten da Arribeltza iturburuan, eta hortik ateratzen da, iragazkiarekin, 40 mm-ko diametroa eta 200 m linealeko luzera duen lurpeko hodi bat, 5000 l-ko edukiera duen hormigoizko biltegi bateraino (2,50 × 2,00 × 1,00 metroko neurrikoa, buiarekin). Biltegitik dentsitate handiko poletilenozko hodi bat ateratzen da, 40 mm-ko diametrokoa eta 30 metroko luzerakoa, Barun baserriraino doana.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko martxoaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2104422