70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 16an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesatuen eskura dago Andosillako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://andosilla.sedelectronica.es/transparency/6cb19fea-9716-4dde-a476-5118beeb33cc/

Andosillan, 2021eko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2104268