70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, instalazio honi dagokion aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera dela-eta: “RIOJA 3” planta fotovoltaikoa, 49,9 MWp-koa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak

Bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin, jendaurrean jartzen da eskaera hau, “RIOJA 3” izeneko 49,9 MWp-ko planta fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Desarrollo Empresarial Traxman SL. Helbidea: Paseo Pintor Rosales 38, 28008 (Madril).

–Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren eskaera, dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko “RIOJA 3” izeneko 49,9 MWp-ko planta fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.

–Organo eskuduna: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da aurretiazko administrazio baimen eskaera ebazteko eskumena duen organo substantiboa. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala eta Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala, nor bere probintziari dagokion zatian. Alegazioak arlo funtzional horiei, bakoitzari dagokion zatian, zuzenduta aurkeztuko dira Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruñea) eta Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzan (Gran Vía 49, 26071, Logroño).

–Instalazioen deskribapena: proiektatzen den planta fotovoltaikoa, “RIOJA 3” izenekoa, Elizagorrian kokatuko da, Nafarroako Foru Komunitatean. Haren ebakuazio-azpiegiturek udal-mugarte hauek ukituko dituzte: Elizagorria eta Mendabia (Nafarroako Foru Komunitatea), eta Agoncillo, Murillo de Rio Leza, Galilea eta Santa Engracia de Jubera (Errioxako Autonomia Erkidegoa).

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

“RIOJA 3” planta fotovoltaikoa: 83.160 modulu fotovoltaiko, 600 Wp-koa bakoitza (49,896 MWp guztira); 924 eguzki-jarraitzaile, ardatz bateko jarraitzaileen teknologiadunak; 14 korronte-inbertsore, 3.125 kWac-koak (43.750 kWac guztira); 1.500 Vdc-tik 30 kVac-ra transformatzeko ahalmena 7 zentral elektrikoren bidez (horietan dauden transformazio zentroak 6.250 kVA nominalekoak dira eta 6.900 kVA-ko gainkargako ahalmena dute); energia ateratzeko lur azpiko sarea, 30 kV-ekoa, lur-sarea eta komunikazio-sarea.

Beste batzuk: Obra zibileko lanak aurreikusten dira lurra prestatzeko, barneko bideak eta sarbideak, kanalizazioak eta drainatzeak gauzatzeko, eta hesi perimetrala, zulaketak, zimentazioak eta kontrol eraikina ezartzeko.

“Rioja” 30/132kV TAE: kanpoko transformazio azpiestazio konbentzionala (AIS), “RIOJA 1”, “RIOJA 2” eta “RIOJA 3” planta fotovoltaikoetako energia ateratzeko 132 kV-eko goi tentsioko aireko linea baten bidez (132 kV-eko GTAL RIOJA TAE-SANTA ENGRACIA TAE KOLEKTOREA), 150 MVA-ko 30/132kV-eko potentziako transformadorearekin. 30 kV-eko parkeak lineako 9 posizio dauzka, zerbitzu osagarrietako 2 posizio, neurketarako 2 posizio eta transformazioko 2 posizio. 132 kV-eko parkeak lineako posizio bat dauka, eta transformadore konbentzionaleko posizio bat.

132 kV-eko GTAL RIOJA TAE-SANTA ENGRACIA TAE KOLEKTOREA: 132 kV-eko aireko linea, 17,25 kilometro luze dena. Proiektatzen da lehen lerrokadura (4.126 metrokoa) zirkuitu bakunekoa izatea, eta gainerako lerrokadurak, berriz, zirkuitu bikoitzekoak; zirkuituetako bat bakarrik ekipatuko da 242-AL1/39-ST1A (LA-280 Hawk) motako bi eroalerekin. Beste zirkuitu bat aurreikusten da tramitatzen ari diren beste planta fotovoltaiko batzuetako energia ateratzeko.

Proiektatutako instalazioak lotuko dira “SANTA ENGRACIA 400 kV” azpiestazioarekin (RED ELÉCTRICA DE ESPAÑA SAUren jabetzakoa da), 400/132 kV-eko “SANTA ENGRACIA” azpiestazio kolektorearen eta 400 kV-eko goi tentsioko aireko linearen bidez. Azken bi instalazio horiek beste administrazio espediente baten xede dira, zeina tramitatu baita Errioxako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza Nagusian, eta zeina “SANTA ENGRACIA 400 kV” KORAPILOaren ebakuazio-azpiegitura amankomunari buruzkoa baita (hara ebakuatuko dute planta hauek: RIOJA 1, RIOJA 2, RIOJA 3, El Portillejo 1, El Portilllejo 2, El Portillejo 3, El Portillejo 4, El Portillejo 5, El Portillejo 6 eta Caiman 1).

–Aurrekontu zenbatetsia: 26.275.000,00 euroko aurrekontua kalkulatzen da “RIOJA 3” izeneko 49,9 MWp-ko planta fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.

–Helburua: energia elektrikoa sortzea planta fotovoltaiko baten bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azter daitezen proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, eta, beraz, ingurumen arloko agiriak nahiz agiri tekniko guztiak, hitzordua hartuta, toki hauetan: Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko bulegoan (Merindadeen plaza z.g., 31071) edo Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko bulegoan (Gran Vía 49, 26071, Logroño), edo esteka honen bidez:

https://www.mptfp.gob.es//portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo hauei zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 23an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2104395