70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tuteran, 2021eko martxoaren 11n.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2104425