70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

39/2021 prozedura arrunta.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Orbaizetako Udalak 2020ko urriaren 8ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bitartez onetsi baitzen Orbaizetako Udal Plan Orokorraren testu bategina eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatu. Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ari dira tramitatzen, 39/2021 prozedura arrunt gisa.

Aipatu Udal Plan Orokorrak xedapen orokorraren izaera duenez gero, eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. apartatuetan xedatuari jarraikiz.

Orbaizetan, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2104130