70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Etxe Zaharra Kultur Patronatua eta Kiroletako Udal Patronatua iraungitzea. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen deseginez iraungitzea honako erakunde autonomo hauek: Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatua eta Noaingo Kiroletako Udal Patronatua.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2021eko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2104244