70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketak ordenantzetan, tasak eta zerga-tasak ezartzeko. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2020ko abenduaren batean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldirako aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantzetan. Hori 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aipatu ordenantza eta tasak, zeinak aldatu baitira lehenago argitaratu zirenetik, eta agindu da haiek osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aldaketarik ez dutenek indarrean jarraituko dute.

6. ORDENANTZA FISKALA,
ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK

I.1.–Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza.

Zer erabakitzen den, horren araberakoa izanen da. Besterik ezean, 5,30 euro/m² edo zatikia bide publikoa okupatzeagatik, urte osoan, festak barne. Salbuespena izanen dira 2020ko eta 2021eko ekitaldiak, erabaki baita urte horietan kontzeptu horregatik tasarik ez kobratzea.

I.2.–Festetako postuak eta barrakak:

Urtero hitzarmen bat sinatuko da Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkartearekin (AIFNA), udalerriko jai guztietarako elkartearen esku jarritako feria esparrua okupatzeko eskubidea arautu beharrez. Hitzarmenean behar diren baldintzak arautuko dira, hala nola erabilerari eta prezioari buruzkoak; azken hori ez daiteke izan aitzineko ekitaldikoa baino apalagoa. 2021ean, urteko 1.015,00 eurokoa izanen da.

Orokorrean, AIFNAkoak ez diren guztiek egunean 20,00 euro ordaindu beharko dituzte.

8. ORDENANTZA FISKALA,
ARAUTZEN DITUENA UDALAREN HAUR ESKOLAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUEN TASAK

2020-2021 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen araberakoak izanen dira.

Sartzeko edo matrikula egiteko kuotak bere horretan mantenduko dira.

Erroldaturik ez dauden haurrek % 28ko igoera izanen dute ikasturte guztirako ordaindu beharreko tarifetan.

10. ORDENANTZA FISKALA,
ARAUTZEN DITUENA MURCHANTEKO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE IKASTARO EDO JARDUERETAN SARTU, IZENA EMAN EDO MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

Erabaki da ikastaroen eta abonamenduen prezioak mantentzea 2021eko maiatzaren 31ra arte.

Ikastaroak eskainiko dira egungo osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian. Hilero, hiruhilero... eskaini ahalko dira, egokitzat jotzen denaren arabera.

11. ORDENANTZA FISKALA,
ARAUTZEN DITUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

Erabaki da abonamenduen prezioak mantentzea 2021eko maiatzaren 31ra arte.

2021erako abonamenduak, maiatzaren 31ra arte, honela izanen dira:

Indarrean diren prezioen arabera kobratuko da, bost hilabeteri dagokion proportzioan, zenbatekoak biribilduta. Abonatu berriei kobratuko zaie soilik, hau da, 2020an abonamendurik ez zutenei. 2020ko abonamendua dutenendako, balioduna izaten jarraituko du 2021eko maiatzaren 31ra arte.

Gimnastikako gelaren funtzionamenduari dagokionez, hori ere doakoa izanen da kirol instalazioen abonamenduarekin.

Ezin izanen da banakako sarrerarik erosi Udalaren kirol instalazioetan sartzeko.

14. ORDENANTZA FISKALA,
ARAUTZEN DITUENA UDALAREN LOKAL NAHIZ INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILEREN TASAK

Ingeleseko ikastaroak: udalaz kanpoko akademia batek ematen ditu 2020-2021 ikasturtean: 1.368,00 euro urte osoan, azarotik ekainera arteko hilabeteetan banatuta. Behar den kontratua sinatuko da.

Beste ikastaro batzuk, kasu bakoitzean zehaztu beharrekoak.

Oro har, itzultzen den ordainagiri bakoitzeko, 5,00 euro kobratuko dira itzulketa kudeatzeagatik eta bankuko gastuengatik.

Murchanten, 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2104440