70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2021eko tasak eta prezio publikoak

Martzillako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi, eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

KARGA-TASAK

–Landa-lurreko ondasunak: % 0,2942.

–Hiri-lurreko ondasunak: % 0,2942.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga; Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifei tasa hau aplikatuko zaie: % 1,40.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, honako tasa hau: % 13.

–Sortzealdiaren araberako karga-tasak:

  • 0,63, 20 urte edo hortik gorakoa.
  • 0,56, 19 urtekoa.
  • 0,43, 18 urtekoa.
  • 0,29, 17 urtekoa.
  • 0,16, 16 urtekoa.
  • 0,06, 5 urtetik 15 urtera bitarte.
  • 0,20, 4 urtekoa.
  • 0,28, 3 urtekoa.
  • 0,18, 2 urtekoa.
  • 0,09, urtebete edo hortik beherakoa.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

  • % 20ko murriztapena ECO ziurtagiria duten ibilgailuetarako.
  • % 50eko murriztapena 0 isuriko ziurtagiria duten ibilgailuei.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga; obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, honako zerga-tasa hau: % 4,86.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: % 0,20ko zerga-tasa.

ESPEDIENTEAK ETA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO TASAK

–DIN-A4 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,12 euro.

–DIN-A4 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,35 euro.

–DIN-A3 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,25 euro.

–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,50 euro.

–Espediente edo agiri bat CDan grabatzea, CD bakoitza: 10,00 euro.

–Faxetik bidaltzea, lehen orria: 1,00 euro; bigarren orria eta hurrengoak, agiri berarenak: 0,20 euro.

–Fotokopia eginbidetu bakoitza: 2,00 euro.

–Agirien konpultsak, lehen orria: 2,00 euro; bigarren orria eta hurrengoak, agiri berarenak: 0,30 euro.

–Ziurtagiriak (erroldakoak, salbuetsirik): 3,00 euro.

–Txostenak, ziurtagiria dutenak nahiz ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 3,00 euro.

–Katastroko orriak: 0,60 euro.

–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak (babes ofizialeko etxebizitza deskalifikatu bakoitza): 18,00 euro.

–Aparkatzeko txartelak: 25,00 euro.

–Arma txartelak izapidetzea: 25,00 euro.

–Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelak izapidetzea: 100,00 euro.

–Ezkontza zibilak:

  • Gazteluko patioaren erabilera, mahaiak, aulkiak, soinu-ekipamendua (teknikaririk gabe) eta argazki-erreportajea: 250,00 euro.
  • Osoko bilkuren aretoaren erabilera, jaiegunetan eta asteburuetan: 75,00 euro.

–Ondare immaterialaren DVDa erostea: 3,00 euro.

–Martzillako gazteluaren erreplika erostea: 50,00 euro.

–Platera, pintatutako armarriarekin: 25,00 euro.

HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK

–Honako hauek izapidetzea: plan partzial edo antolamendukoak, aldaketa partzial edo bereziak, xehetasun-azterketak, partzelazio eta birpartzelazioak, eta udal planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntualak; espediente bakoitza: 1.000,00 euro, barne direla iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 1,5.

–Obra lizentziak, izapidetze laburrekoak: 45,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie, bai eta eskatzaileak eskatutako lan teknikoena ere, horrelakorik denean.

–Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren % 0,22; gutxienekoa: 45,00 euro.

–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 45,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Etxebizitzak egokitzeko txostena: 50,00 euro (justifikatu beharreko ordainketa, txostenaren eskaerarekin).

ERAIKINAK LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEKO LIZENTZIAK

–Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak ematea: 0,50 euro metro eraiki bakoitzeko.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzea: 240,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Irekitzeko lizentziaren agiria ematea, titulartasuna aldatzeagatik: 50,00 euro.

ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEKO (*)

–80 metro karratutik beherako saltegiak: 200,00 euro.

–80 metro koadro edo gehiagoko saltegiak: 310,00 euro.

–Gestoriak eta bulegoak: 200,00 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575,00 euro.

–Lantegiak, industriako nabeak eta biltegiak, 200 metro koadro bitartekoak: 575,00 euro.

–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 201-400 metro koadro artekoak: 1.150,00 euro.

–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 400 metro koadrotik 1.000 metro koadrora bitartekoak: 1.500,00 euro.

–Milatik gorako metro koadroak: 0,20 euro metro koadro bakoitzeko.

–Nekazaritza eta abeltzaintzako nabeak: 575,00 euro.

–Laguntzako eraikin eta merkataritza-lokalak: 300,00 euro.

(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

HILERRIKO ZERBITZUAK EGITEKO ETA HILOBIEN KONTZESIOAK ESKURATZEKO TASAK

–Hilerria (zerbitzuak):

  • Ehorzketa zerbitzuak, lurrean: 175,00 euro; nitxoan: 130,00 euro; errautsak gordetzea: 60,00 euro; eta gorpuzkiak ateratzea: 120,00 euro.

–Hilerria (hilobien kontzesioa):

  • Lehen hilobiaren kontzesioa: 205,10 euro.
  • Bigarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 683,70 euro.
  • Hirugarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 1.368,35 euro.
  • Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitza): eraikuntzaren prezioa.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

1 epigrafea. Zangak egitea:

1.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

1.1.1.–Harrizko zoladura den lekuetan: 53,74 euro.

1.1.2.–Zoladura orokorra den lekuetan: 26,69 euro.

1.1.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 5,36 euro.

1.2.–Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

1.2.1.–Harrizko zoladura den lekuetan: 80,60 euro.

1.2.2.–Zoladura orokorra den lekuetan: 40,29 euro.

1.2.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 6,71 euro.

1.3.–Zanga irekitzeagatik ibilgailuen zirkulazioa itxi behar bada, erabilera eragozten delako noranzko edo bide batean edo eremu handi batean, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

2 epigrafea.

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aire-zuloak, argi-zuloak eta kalapatxak egin edo kentzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea: 47,00 euro.

3 epigrafea.

Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren % 20.

BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

–Bide publikoko lurzorua okupatzea:

  • Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak etab. paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 3,57 euro eguneko.
  • Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak etab. paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 6,93 euro eguneko.
  • Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat itxi beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 15,30 euro eguneko.
  • Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat itxi beharra dagoenean, 6 hilabete iragan ondoko lehen egunetik aurrera: 23,46 euro eguneko.

–Pasabide iraunkorrak:

  • 3 metro lineal artekoak: 130,00 euro.
  • 3 metro linealetik gorakoak, aurreko tarifa, gehi honako errekargu hau, metro bakoitzeko: 37,00 euro.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

  • Saltoki finkoak: 69,56 euro metro koadroko eta urteko.
  • Behin-behineko saltokiak: 1,50 euro metro koadroko eta eguneko.

–Barrakak: 0,84 euro metro koadroko eta eguneko.

–Ezkutalekuak biltegiratzea, muntatzea eta desmuntatzea: 100 euro urtean.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

–Udal igerilekua: 2021eko udako denboraldia.

  • Denboraldiko abonamendua helduentzat (16 urte edo gehiago): 60,00 euro.
  • Bikote ezkonduen eta izatezko bikoteen abonamendua: 110,00 euro.
  • Denboraldiko abonamendua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 33,00 euro.
  • 7 urtetik beherakoak (aitak, amak edo tutore abonatu batek lagundurik etorri behar dute): 0,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoen abonamendua: 25,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 7,00 euro.
  • Goizeko sarrera (irekitzen denetik 15:00ak arte): 4,00 euro.
  • Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aurrera): 4,00 euro.
  • Hilabeteko abonamendua (30 egun jarraian): 30,00 euro.
  • Hilabeteko abonamendua haurrentzat (30 egun jarraian): 25,00 euro.
  • Hilabeteko abonamendua ezkonduentzat (30 egun jarraian): 55,00 euro.
  • Iraileko abonamendua ezkonduentzat: 25,00 euro.
  • Iraileko abonamendua helduentzat: 15,00 euro.
  • Berriz ematea instalazioetako sarbide kontrolerako eskumuturrekoa, txartela edo giltzatakoa: 2,00 euro.
  • Familia ugarietako kideentzako murrizketa: ezarritako prezioaren % 10.
  • Familia gurasobakarrentzako murrizketa: ezarritako prezioaren % 10.
  • Murrizketa gazte txartelagatik: ezarritako prezioaren % 10.

–Kirol pistak:

  • Kiroldegia erabiltzea: pista osoa, ordubete: 22,00 euro.
  • Kiroldegia erabiltzea: pista erdia, ordubete: 14,00 euro.
  • Padel pista erabiltzea:
  • 1,5 orduz argiarekin: 10,00 euro.
  • 10 erreserbako bonua, argia barne: 70,00 euro.
  • Pilotaleku estalia erabiltzea:
  • ordubete: 4,00 euro.
  • 1,5 ordu: 6,00 euro.
  • Ordubeteko 10 erreserbako bonua: 28,00 euro.
  • Ordu eta erdiko 10 erreserbako bonua: 42,00 euro.
  • Tenis pista erabiltzea:
  • ordubete: 4,00 euro.
  • 1,5 ordu: 6,00 euro.
  • Ordubeteko 10 erreserbako bonua: 28,00 euro.
  • Ordu eta erdiko 10 erreserbako bonua: 42,00 euro.
  • Futbol 7ko zelaia:
  • ordubete: 25,00 euro.
  • Argi-fokuak ordubetez: 2,50 euro.
  • Argi-fokuak 1,5 orduz: 4,00 euro.

–Autokarabanen eremua: 3,00 euro egunean.

UR HORNIDURAREN TASAK

–Hiruhilekoko kuota finkoa, abonatuentzat: 5,8048 euro.

–Etxeko uraren hornidura, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), kontsumitzen den metro kubiko bakoitzeko: 0,6080 euro.

–Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitzen den metro kubiko bakoitzeko: 0,8382 euro.

–Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitzen den metro kubiko bakoitzeko: 1,6979 euro.

(*) Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako ehunekoan.

ESTOLDERIA TASA ETA HORNIDURA UREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETA TASA

–Estolderia, hiruhilekoko kuota finkoa: 3,279 euro.

–Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hornidurako metro kubiko bakoitzeko: 0,1421 euro.

–Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitzen den metro kubiko bakoitzeko: 0,2122 euro.

–Kontagailuaren mantentze lana: 1,5709 euro.

(*) Prezio horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako ehunekoan.

–Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa sartu gabe): 105,06 euro.

(*) Halaber, hargunea egiteko behar diren lanen kostua likidatuko da.

MURRIZKETA BEREZIA, LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA ADINAKO PENTSIOA EDO TXIKIAGOA HARTZEN DUTENENTZAT

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honen xede dena) ezarritako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea % 10 murriztuko zaie orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarreren guztizkoa batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 handituko dira aipatutako muga ekonomikoak, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murrizketa berezi horretarako eskubiderik izanen baldin beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000,00 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

4. Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

FAMILIA UGARI ETA GURASOBAKARRENTZAKO MURRIZKETA

% 10eko murrizketa, aurretik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugaria edo gurasobakarra denean (saneamendu kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, % 10eko hobaria egiteko eskaera aurkeztu beharko du Udal Erregistroan, familia ugariaren edo gurasobakarraren titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.

Martzillako Udalak edozein unetan ikuska dezake murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, bai eta behar diren frogagiriak aurkezten ez dituztenak ere.

UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO ETA MARTZILLAKO GAZTELUA BISITATZEKO PREZIO PUBLIKOAK

–Bisita egiteko banakako sarrera: 3,00 euro.

–Bisita egiteko taldekako sarrera (50-60 lagun): 120,00 euro.

–Sarrera hitzartua, banakako eskaera aurretik eginda (argazki erreportajeak, etab.): 31,30 euro ordua edo horren zatia.

–Ekitaldi aretoa erabiltzea:

–Egun erdia: 150,00 euro.

–Egun osoa: 300,00 euro.

–Erakusketa aretoa erabiltzea: 150,00 euro hilabetean.

–Aretoak ikastaroetarako erabiltzea:

  • 20,00 euro hilabetean, astean behin ematen diren ikastaroetarako.
  • 30,00 euro hilabetean, astean bitan ematen diren ikastaroetarako.
  • 40,00 euro hilabetean, astean hirutan ematen diren ikastaroetarako.

–Murrizketak:

1.–Lokala erabiltzen bada gutxienez ere 5 egun jarraian: % 20,00.

2.–Lokala erabiltzen bada gutxienez ere 7 egun jarraian: % 30,00.

3.–Irabazi asmorik gabeko bertako elkarteak: salbuetsiak.

MARTZILLAKO SAN BARTOLOMÉ ZAHAR ETXEA UDAL PATRONATUAREN TASAK

–Egoiliar autonomoak: 1.096,00 euro hilabetean.

–Mendekotasun moderatua dutenak: 1.411,57 euro hilabetean.

–Mendekotasun larria dutenak: 1.730,40 euro hilabetean.

–Mendekotasun handia dutenak: 1.889,27 euro hilabetean.

–Eguneko egonaldiak, astelehenetik ostiralera (8 ordu egunean): 788,79 euro hilabetean.

–Eguneko egonaldiak, astelehenetik igandera (8 ordu egunean): 1.104,31 euro hilabetean.

–Eguneko egonaldiak (8 ordu baino gehiagoko zerbitzuak egunean): 4,60 euro orduko.

–Bazkari edo afari zerbitzua: 3,00 euro.

–Bazkari eta afari zerbitzua: 5,50 euro.

Erabaki hau 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.

Martzillan, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2104431