70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, otsailaren 15ean, 2021eko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu dira 2021eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 332.560 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 19.380 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 463.810 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 130.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 995.760 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 260.268,50 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 205.100 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 345.250 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 141.141,50 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 2.000 euro.

Gastuak, guztira: 953.760 euro.

Mugiron (Larraun), 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2104386