70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2021. urteko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak erabaki hau hartu zuen 2021eko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 artikuluan.

Goizuetan, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2104731