70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), aditzera ematen da 2020ko abenduaren 21eko osoko bilkuran onetsitako 2021eko plantilla organikoa, zeina onetsi baitzen aurrekontua hasiera batez onestearekin batera eta bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin; halaber, udal honetako lanpostuen zerrenda ematen da aditzera. Plantillaren hasierako onespena 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an.

Ezkabarten, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak.

1. lanpostua.–Lanpostuaren izena: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: % 35. Lanpostuko osagarria: % 10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: % 10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua (% 10).

2.1. lanpostua.–Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Maila: C. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 14,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua (% 10).

2.2. lanpostua.–Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 14,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua (% 10).

2.3. lanpostua.–Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 33,93. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua (% 10).

3.1. lanpostua.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 15,01. Arriskuko osagarria: % 4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

3.2. lanpostua.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 15,01. Arriskuko osagarria: % 4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

3.3. lanpostua.–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 27,01 (*). Arriskuko osagarria: % 4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

2.1.–David Gúrpide Urriza administrari-ofiziala/diruzaina. Maila: C. Antzinatasuna: 2000ko maiatzaren 15a. Egoera: jardunean.

2.2.–Javier Salvoch Hualde: administrari-ofiziala. Maila: C. Antzinatasuna: 1982ko urriaren 1a. Egoera: jardunean.

3.1.–Jaime Errea Larramendi: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 1998ko otsailaren 19a. Egoera: Jardunean.

Administrazio-kontratudunak.

1.–Joaquín Lizarraga Sanz: idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 2018ko abenduaren 10a. Izaera: kontratu administratiboa. Egoera: jardunean.

3.2.–Javier Romero Ortiz: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 2021eko otsailaren 1a Izaera: kontratu administratiboa. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun ez finko mugagabeak.

3.3.–Miguel Irurita Eugui: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 2007ko urriaren 4a. Kontratu mota: lan-kontratudun ez-finko mugagabea. Egoera: jardunean.

2.3.–María Victoria Huarte Alemán: administrari laguntzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 2011ko otsailaren 16a. Egoera: jardunean.

Ezkabarten, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2104408