70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2021eko otsailaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitatearen 2021eko aurrekontu ekonomikoa eta plantilla organikoa.

Espedienteak Mankomunitatearen Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Mankomunitateko udalerrietako bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2. artikuluan xedatutakoarekin.

Cascanten, 2021eko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Rosalía Sofia Faria Teixeira.

Iragarkiaren kodea: L2104204