69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-A-121

Eskatu da honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendu baten kontzesioa:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: M.ª Puy Blasco Ruiz.

–Ibilgua: Odron ibaia.

–Hargunearen udalerria: Los Arcos (Nafarroa).

–Hargunearen koordenatuak: ETRS89, H-30; X: 566.217; Y: 4713256.

–Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,0022 l/s.

–Gehieneko bolumena urtean: 33 m³.

–Xedea: ureztaketa.

Ur-biltzea xurgatze elektrikoko ponpa baten bidez eginen da, ibaiertzean jarrita egonen dena. Handik, ura bideratuko da, martxotik urrira bitarte, 0,01 hektareako barazkien azalera bat ureztatzeko, Los Arcosko (Nafarroa) 1. poligonoko 19. lurzatian. Barne erregulazioa 6,78 m³-ko putzu hormigoiztatu baten bidez eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2104026