69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean (2021. urtea). Behin betiko onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren 2021eko ekitaldirako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (304. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa), ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aldaketa, tarifa eta eranskinetan

1. Nahitaez jaso beharreko hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua. Prezioak eurotan eta urteko eman dira, eta urteko tarifa eredua (T) 71,76 eurokoa da.

–A1 tarifa. Katastroko erabilera etxebizitza, estudio eta landetxeetan. T Tarifa.

–A2 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 2,75 × T.

–A21 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 2,5 × T.

–A3 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 7,5 × T.

–A4 tarifa, EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 26,7 × T.

–A6 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 2 × T.

–A61 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 1,8 × T.

–A7 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 4 × T.

–A8 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 7,5 × T.

–A9 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 10 × T.

–A10 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 1,25 × T.

–A101 tarifa. EJZ epigrafeak, II. eranskina. Tarifa: 1,2 × T.

II. ERANSKINA

A2 tarifa

–Azukrea eta azukre-jarabeak.

–Bankuak.

–Aurrezki kutxak.

–Handizkako merkataritza, etxetresnak.

–Handizkako merkataritza: haragiak, arrautzak, hegaztiak eta ehizakiak.

–Handizkako merkataritza, nekazaritzako makinak.

–Handizkako merkataritza, beste elikagai batzuk.

–Handizkako merkataritza, arrainak.

–Handizkako merkataritza, petrolioa eta lubrifikatzaileak.

–Handizkako merkataritza, herrialdeko ardoak eta ozpinak.

–Handizkako merkataritza, tresna eta material elektronikoak.

–Handizkako merkataritza, edariak eta tabakoa.

–Handizkako merkataritza, fruta eta barazkiak.

–Handizkako merkataritza, esnea, esnekiak, eztia.

–Handizkako merkataritza, kontsumo iraunkorreko beste artikulu batzuk.

–Handizkako merkataritza, beste produktu batzuk isgj.

–Handizkako merkataritza, beste berreskuratze-produktu batzuk.

–Handizkako merkataritza, elikagaiak eta edariak.

–Handizkako merkataritza, etxeko mantentze-lanetarako produktuak.

–Handizkako merkataritza, ibilgailuak eta haien osagarriak.

–Txikizkako merkataritza, ibilgailuen osagarriak eta ordezko piezak.

–Txikizkako merkataritza, herri biltegiak.

–Txikizkako merkataritza, etxean erabiltzeko aparatuak.

–Txikizkako merkataritza, aparatu medikoak, ortopedikoak.

–Txikizkako merkataritza, ibilgailuen erregaiak eta olioak.

–Txikizkako merkataritza, mota guztietako erregaiak.

–Txikizkako merkataritza, gas erregaiak.

–Txikizkako merkataritza, liburuak, aldizkariak, papergaiak.

–Txikizkako merkataritza, masa frijituak.

–Txikizkako merkataritza, ogia, pastelak, gozokiak, esnekiak.

–Txikizkako merkataritza, 120tik beherako elikagaiak.

–Txikizkako merkataritza, elikagaiak eta edariak.

–Landare-kontserbak.

–Trenbidearen eraikuntzak, konponketak eta mantentze-lanak.

–Ogien, ogi berezien eta opilen saltokiak.

–Egunkariak eta aldizkariak argitaratzea.

–Beste elikagai batzuk prestatzea isgj.

–Pentsu konposatuak prestatzea, abeltzaintzarako.

–Ardoak prestatu eta ontzea.

–Aparkalekuen ustiapena.

–Hazi olioak atera eta ontziratzea.

–Estraktuak, zukuak eta beste prestakin batzuk.

–Oliba olioaren fabrikazioa.

–Protesi eta ortopedia aparatuen fabrikazioa.

–Xaboi arrunten eta garbikarien fabrikazioa.

–Apaintzeko xaboien eta lurringintzako gaien fabrikazioa.

–Oliba olioaren fabrikazioa eta ontziratzea.

–Mota guztietako haragi-produktuen fabrikazioa.

–Elikadurako bazka deshidratatuak.

–Opilen eta pastelgintzaren industria.

–Ogiaren eta opilen industria.

–Frutak garbitu, sailkatu eta ontziratzea.

–Beste finantza entitate batzuk isgj.

–Garbiketan espezializatutako zerbitzuak.

–Barneko garbiketa-zerbitzuak.

–Bide garbiketa eta lorategi zerbitzuak.

–Hileta-ponpen zerbitzuak.

–Zaborrak eta hondakinak biltzeko zerbitzuak.

A21 tarifa

–Osagai elektronikoen osagarriak.

–Beste material batzuetarako osagarriak.

–Altzarien industriari erantsitako jarduerak.

–Animaliak trebatu eta zaintzea.

–Gidaririk gabeko autoak alokatzea.

–Bizikletak alokatzea.

–Eraikuntzako makineria eta ekipamenduak alokatzea.

–Bestelako ondasun higigarriak alokatzea isgj.

–Ehungintzarako zurezko artikuluak.

–Gai txirikordatuetarako artikuluak.

–Eskuilak, brotxak, erratzak eta antzekoak.

–Handizkako merkataritza, larru landugabeak.

–Handizkako merkataritza, altzariak.

–Handizkako merkataritza, burdina eta altzairua.

–Handizkako merkataritza, zura eta kortxoa.

–Handizkako merkataritza, egurrerako makineria.

–Handizkako merkataritza, bulegoko tresnak eta materiala.

–Handizkako merkataritza, eraikuntzako materialak.

–Handizkako merkataritza, metal preziatuak eta bitxiak.

–Handizkako merkataritza, jantzien osagarriak isgj.

–Handizkako merkataritza, alkandorak, arropa zuria, mertzeria.

–Handizkako merkataritza, laboreak, landareak, ongarriak.

–Handizkako merkataritza, txatarra eta hondarreko metalak.

–Handizkako merkataritza, industriartekoa, kimikoa izan ezik.

–Handizkako merkataritza, produktu kimiko industrialak.

–Handizkako merkataritza, lurringintzako eta drogeriako produktuak.

–Handizkako merkataritza, ehungintza, jantzigintza.

–Txikizkako merkataritza, etxeko artikuluak isgj.

–Txikizkako merkataritza, tresneria, burdindegia, apaingarriak.

–Txikizkako merkataritza, mota guztietako makinak.

–Txikizkako merkataritza, jostailuak, kiroleko artikuluak, armak.

–Txikizkako merkataritza, eraikuntzako materialak.

–Txikizkako merkataritza, altzariak (bulegokoak izan ezik).

–Txikizkako merkataritza, altzariak eta bulegoko makinak.

–Txikizkako merkataritza, landareak eta belarrak, belar dendak.

–Txikizkako merkataritza, drogeria, lurrin produktuak.

–Txikizkako merkataritza, pastel eta opilen arloko produktuak.

–Txikizkako merkataritza, lurringintzako eta kosmetikako produktuak.

–Txikizkako merkataritza, ateak, leihoak eta pertsianak.

–Txikizkako merkataritza, haziak, ongarriak, loreak eta landareak.

–Txikizkako merkataritza, mota guztietako artikuluak.

–Txikizkako merkataritza, lurreko ibilgailuak.

–Txikizkako merkataritza, ardoak eta edariak.

–Txikizkako merkataritza, estalkiak.

–Erabilitako ondasun arrunten merkataritza.

–Etxerako/tapizeriako ehunak egitea.

–Ehungintzako beste gai batzuk egitea isgj.

–Era guztietako jantziak egitea.

–Altxatzeko eta manipulatzeko makinak egitea.

–Beste makina eta ekipo batzuk egitea.

–Kautxuaren eta plastikoaren makineria industriala egitea.

–Nekazaritzako makineria egitea.

–Ibilgailuen zaintza orubeetan.

–Izozkiak eta gisakoak prestatzea.

–Koadernaketa.

–Ibilgailuak olioztatzea eta garbitzea.

–Ibilgailuak gidatzen irakastea.

–Animalia kaltegarriak akabatzea eta desinfektatzea.

–Plastikozko akaberetako gaien fabrikazioa.

–Metalezko arotzeriako gaien fabrikazioa.

–Burdindegiko/sarrailagintzako gaien fabrikazioa.

–Argizari eta parafinen eratorrien fabrikazioa.

–Egitura metalikoen fabrikazioa.

–Gas konprimituen fabrikazioa.

–Musika tresnen fabrikazioa.

–Etxerako zurezko altzarien fabrikazioa.

–Zurezko altzarien fabrikazioa eskola eta bulegorako.

–Metalezko altzarien fabrikazioa.

–Zurezko eta ihizko hainbat altzariren fabrikazioa.

–Kautxuzko beste gai batzuen fabrikazioa isgj.

–Errotaritzako beste produktu batzuen fabrikazioa.

–Beste produktu kimiko organiko batzuen fabrikazioa.

–Porlanetik eratorritako zolen fabrikazioa.

–Pintura, berniz eta laken fabrikazioa.

–Produktuak beste mineral batzuekin fabrikatzea.

–Plastikozko produktu erdilanduak fabrikatzea.

–Metalezko ontzien eta bilgarrien fabrikazioa.

–Arotzeriako piezak seriean fabrikatzea.

–Beira laua fabrikatzea.

–Intentsitate handiko luminarien fabrikazioa.

–Makina erremintendako tresnen fabrikazioa.

–Forjaketa, estanpazioa, enbutizioa, trokelaketa.

–Metalezko biltontzi handiak.

–Testuak eta irudiak inprimatzea.

–Ibilgailuen azterketa teknikoa.

–Bitxigintza.

–Autoetarako motorrak.

–Etxean erabiltzeko zurezko gauzak.

–Zurgintzako beste pieza batzuk, eraikuntzarako.

–Bestelako konponketak isgj.

–Autoen beste osagarriak eta ordezko piezak.

–Irakaskuntzako bestelako jarduerak.

–Metalez burututako beste gai batzuk isgj.

–Bestelako zerbitzu pertsonalak isgj.

–Papera eta kartoia.

–Zurezko parketa, oholtza eta adokinak.

–Harri landua.

–Pieza enbutituak, moztuak.

–Pieza estanpatuak edo puntzonatuak.

–Pieza forjatuak.

–Neurrira egindako jantziak.

–Eraikuntzen sustapena.

–Lursailen sustapena.

–Zerratutako produktua eta zuraren prestaketa industriala.

–Zuraren industriako hondakin-produktuak.

–Zurezko ate eta leihoak.

–Hondakinak berreskuratzea eta merkaturatzea.

–Elizdorre eta geltokietako erlojuak.

–Etxetresna elektrikoen konponketa.

–Auto eta bizikleten konponketa.

–Industrietako makinen konponketa.

–Kontsumoko beste ondasunen konponketa isgj.

–Testuak erreproduzitzea.

–Testuak eta irudiak erreproduzitzea.

–Aziendak hil eta zatikatzea.

–Edergintzako areto eta institutuak.

–Emakume eta gizonendako ile-apainketa zerbitzuak.

–Higiezinen eta industriako jabetza zerbitzua.

–Mekanikako lantegiak, oro har.

–Mekanikako lantegiak isgj.

–Teilak, baldosak eta bestelako materialak.

–Torlojuak eta metalezko harien eratorriak.

–Metalen tratamendua eta babesa.

–Hiriko garraio kolektiboa.

–Etxeko zapatillak, oinetako bereziak.

A3 tarifa

–Txikizkako merkataritza, 120 - 399 elikagaiak.

–Irakaskuntza, Batxilergoa, LH eta UBI.

–Irakaskuntza, oinarrizko hezkuntza.

–Irakaskuntza, eskolaurrea.

–Irakaskuntza, goi-mailako Lanbide Heziketa.

–Irakaskuntza, Lanbide Heziketa, ez goi mailakoa.

–Araubide bereziko irakaskuntzak.

–Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak.

–Film zinematografikoen erakustaldia.

–Kirol-instalazioak.

A6 tarifa

–Aseguru agentziak eta artekaritzak.

–Tabakoaren txikizkako merkataritza saltokietan.

–Albaitaritzako kontsultak eta klinikak.

–Kontsultategiak, osasun etxeak...

–Bizitza eta kauzioa aseguratzen duten erakundeak.

–Farmaziak.

–Iturgintzako instalazioak.

–Hotz eta beroko instalazioak.

–Bestelako aseguru entitateak.

–Bestelako aseguruak.

–Bestelako aseguru zerbitzu osagarriak.

–Bestelako osasun zerbitzuak.

–Elikagai eta edarien makinak.

–Osasun laguntzako aseguruak.

–Bizi aseguruak.

–Administrazio kudeaketa-zerbitzua.

A61 tarifa

–Gizarte laguntza eta zerbitzuak.

–Txikizkako merkataritza, bitxiak, erlojuak, imitaziozko bitxiak.

–Txikizkako merkataritza, oinetakoak eta larruzko osagarriak.

–Txikizkako merkataritza, larrugintzako jantziak.

–Txikizkako merkataritza, arropa zuria eta kortseak.

–Txikizkako merkataritza, mertzeria eta paketeria.

–Txikizkako merkataritza, beste produktu batzuk isgj.

–Txikizkako merkataritza, jantziak eta burukoak.

–Txikizkako merkataritza, etxerako ehungintzako produktuak.

–Artelanen eta antzinako gauzen merkataritza.

–Estomatologiako eta odontologiako kontsulta klinikoak.

–Landetxeetan ostatu hartzea.

–Merkataritzako bitartekariak.

–Bestelako finantza zerbitzuak isgj.

–Bestelako zerbitzu independienteak isgj.

–Bidaia-agentzien publikoarentzako zerbitzua.

–Naturopatia eta akupuntura zerbitzua, eta zerbitzu parasanitarioak.

–Beste bidaia agentzietarako zerbitzuak.

–Argazkigintza zerbitzuak.

–Arropa tindatu, lehorrean garbitu, ikuzi eta lisatzea.

–Arropak pasaratu eta konpontzea.

A7 tarifa

–Txikizkako merkataritza, haragiak, arrautzak, ehizakiak eta haztegikoak.

–Txikizkako merkataritza, harategiak.

–Txikizkako merkataritza, harategia-urdaitegia.

–Txikizkako merkataritza, harategiak-saltxitxa dendak.

–Txikizkako merkataritza, barruki-dendak.

–Txikizkako merkataritza, frutak eta barazkiak.

–Txikizkako merkataritza, arrainak.

–Txikizkako merkataritza, elikagaiak 400 m-tik gora.

–“b” motako makinak edo jolas-makinak.

–Beste makina automatiko batzuk, independenteak.

–Josteta eta joko aretoak.

A8 tarifa

–Ostalaritzaz kanpoko turismo-ostatuak.

–Elkarteen, kasinoen, kluben kafe-tabernak.

–Kikara bateko kafetegiak.

–Bi kikarako kafetegiak.

–Hostal eta pentsioetan ostatu hartzea.

–Bingo jokoak.

–Elikadurarako eta jatetxerako beste zerbitzu batzuk.

–Kafetegi eta ostatuetako zerbitzuak.

A9 tarifa

–Hotel eta moteletan ostatu hartzea.

–Bi sardexkako jatetxeak.

–Hiru sardexkako jatetxeak.

–Sardexka bateko jatetxeak.

–Dantzalekuak eta diskotekak.

A10 tarifa

–Finken administratzaileak.

–Merkataritza agenteak.

–Aseguru lotetsien agenteak.

–Aseguru agentzietako ordezkariak.

–Laguntza eta zerbitzuak egoitzakoak ez diren minusbaliatuentzat.

–Osasun-laguntzaile teknikoak.

–Txikizkako merkataritza, postaz edo katalogo bidez.

–Enpresa-zientzietan diplomadunak.

–Ekonomialariak.

–Administrazio kudeatzaileak.

–Grabatzaileak eta informatikako bestelako profesionalak.

–Lan-harremanetako gradudunak.

–Mediku espezialistak.

–Medikuntza orokorreko medikuak.

–Notarioak.

–Optikari optometristak eta podologoak.

–Nekazaritzako bestelako profesionalak.

–Peritu tasatzaileak: aseguruak, bitxiak.

–Erdi mailako irakaskuntzako irakasleak.

–Bestelako irakaskuntzetako irakasleak.

–Prokuradoreak.

–Irrati hedapeneko zerbitzuak.

–Mezularitza zerbitzuak.

–Finantza eta kontabilitate zerbitzuak.

–Zerbitzu juridikoak.

–Albaitariak.

A101 tarifa

–Abokatuak.

–Akupuntoreak, naturopatak eta beste.

–Igeltserotza eta eraikuntza-lan txikiak.

–Arkitektoak.

–Arkitekto teknikoak eta aparejadoreak.

–Oinetakoen txikizkako merkataritza, establezimendurik gabe.

–Txikizkako merkataritza, drogeria, establezimendurik gabe.

–Txikizkako merkataritza, bestelako salgaiak, establezimendurik gabe.

–Txikizkako merkataritza, elikagaiak, establezimendurik gabe.

–Txikizkako merkataritza, ehungintza eta jantzigintza, establezimendurik gabe.

–Barnealdeetako dekoratzaile-diseinatzaileak.

–Delineatzaileak.

–Gordailu eta biltegi orokorrak.

–Oinarrizko irakaskuntzako irakasleak.

–Gizarte-politiketan lizentziatutako doktoreak, legelariak.

–Ikuskizun enpresak.

–Merkatu-azterketen enpresak.

–Orientazioko eta analisietako espezialistak.

–Estomatologoak.

–Apustu-saltzaile ez ofizialak.

–Loteria-saltzaile ofizialak.

–Hirugarrenen ustiapen elektronikoa.

–Turismo gidariak.

–Bide, ubide eta portuetako ingeniariak.

–Industria eta ehungintzako ingeniariak.

–Nekazaritza eta basogintzako ingeniari teknikoak.

–Industria eta ehungintzako ingeniari teknikoak.

–Makillatzaileak eta estetizistak.

–Masajistak, dietistak, eta erizaintzako laguntzaileak.

–Odontologoak.

–Beste biltegi berezi batzuk isgj.

–Beste profesional batzuk, finantza jardueretakoak, jarduera juridikoetakoak.

–Merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotutako beste profesional batzuk.

–Energiarekin eta meatzaritzarekin lotutako beste profesional batzuk.

–Zerbitzuekin lotutako beste profesional batzuk.

–Eraikuntzarekin lotutako beste profesional batzuk.

–Manufaktura-industriako beste profesional batzuk.

–Garraioarekin lotutako beste profesional batzuk.

–Bestelako zerbitzu teknikoak isgj.

–Merkataritzako perituak.

–Pintoreak, eskultoreak, zeramikagileak, artisauak.

–Zinemagintzako filmen ekoizpena.

–Publizitateko eta harreman publikoetako profesionalak.

–Lanbide Heziketako irakasleak.

–Hortzetako protesikoak eta higienistak.

–Zaintza, segurtasun eta babes zerbitzuak.

–Zerbitzu mekanografikoak, takigrafikoak.

–Arkitekturako zerbitzu teknikoak.

–Prospekzioen eta Geologiako zerbitzu teknikoak.

–Topografiako zerbitzu teknikoak.

–Salgaien zama-lanen zerbitzuak.

–Publizitate eta harreman publikoetako zerbitzuak.

–Ingeniaritzako zerbitzu teknikoak.

–Bitrina edo erakustokien titulartasuna.

–Itzultzaile eta interpretariak.

–Salgaien salmenta bitrinen bidez.

Tuteran, 2021eko otsailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2104002