69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dendetako irudi publikoan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak emateko 2021ean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 552705.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/552705).

Xedea:

Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emango dizkie beren irudi publikoan euskara erabiltzen duten udalerriko dendei (kanpoko eta barruko errotulazioa, merkataritzako ibilgailuak, web orria, blogak eta aplikazio digitalak), jarraian ageri diren oinarriekin bat.

Oinarrien laburpena:

1. Berriobeitiko Udalak errotulazio berriak edo aipatutako euskarri digitalak euskaraz jartzeak eragindako gastuen % 50 ordainduko du; 300 euro emango ditu gehienez.

2. Dirulaguntza eskatzeko prozedura. Eskaera eskabide-eredu ofiziala erabiliz egin beharko da, errotulazio berria jarri edo euskarri digitalak diseinatu eta gero.

3. Eskaera aurkezteko epea: onesten denetik aurtengo abenduaren 17ra bitarte.

Berriobeitin, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2104037