69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren funtzionario lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Administrari-ofizialaren lanpostu bat, Cortesko Udalaren zerbitzura funtzionarioen araubidean jardun dezan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak María Laura Escalona Vicente izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2020ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Cortesen, 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2104049