69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, dinamizatzaile soziokulturalaren lanpostuan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat eratzeko, hautaprobak eginez

Arakilgo Udalak, Alkatetzak 2021eko otsailaren 23an eman ebazpen baten bidez, aurretik Udaleko Osoko Bilkuraren aldeko txostena izanik, deialdi baten oinarriak onetsi zituen, dinamizatzaile soziokulturalaren lanpostuan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta hautaprobak eginez.

Arakilen, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

DINAMIZATZAILE SOZIOKULTURALA

Oinarriak

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da izangai zerrenda bat eratzea, oposizio-lehiaketa bidez, dinamizatzaile soziokulturalaren lanpostuan aritzeko Arakilgo Udalean.

1.2. Lanpostuak B mailako ordainsariak izanen ditu, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Lansariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan. Orobat, Arakilgo Udaleko plantilla organikoan ezarritako osagarriak gehituko zaizkie.

1.3. Lanaldi erdiko araubidea izanen du. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da; administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.4. Izendapenak aldi baterako lan-kontratudun bilakatuko du izendatua, dinamizatzaile soziokultural gisa, ondorio guztietarako. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da, eta bertan alta emanen zaio.

1.5. Lanpostuak euskarazko nahitaezko hizkuntza eskakizun hau du: C1 maila.

1.6. Lanbide-profilaren definizioa.

Esku-hartze soziokulturaleko proiektua diseinatu, planifikatu eta gauzatuko du udalerrirako, 11 kontzejuz osatua baita, eta harremanean egonen da udalerriko elkarteekin eta mugimenduekin.

1.7. Mailako eta kategoriako berezko eginkizunak beteko ditu: programa eta jarduera soziokulturalak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea; ibarreko elkarteekin harremanetan egotea; eta jardun-eremuarekin lotura duten jarduerak eta gainerako egitekoak koordinatzea. Era berean, beharrezkoa bada, Udalaren lokaletatik kanpo eginen ditu ekintzak eta zuzemenak, bai eta asteburuetan eta jaiegunetan ere.

–Urtero diseinatu, planifikatu, dinamizatu eta ebaluatzea Arakil Ibarreko Animazio Soziokulturaleko Programa.

–Programaren urteko aurrekontua prestatzea eta haren kontrola egitea.

–Esku-hartze soziokomunitarioko programa orokorrak diseinatu, planifikatu, dinamizatu eta ebaluatzea.

–Bertako eragileekin era koordinatuan lan egitea.

–Herritarrentzako elkarguneak ezartzea eta sustatzea.

–Ibarreko elkarte eta kolektiboei laguntzea ekintzak diseinatzen eta abian jartzen, eta halakoak sor daitezen sustatzea.

–Herritarren eskari eta beharrak biltzea, diagnostiko bat osatzea, eta erantzun kolektibo bat diseinatzea halakoetarako.

–Finantzaketa bilatzea eta dirulaguntzak kudeatzea, animazio soziokulturaleko ekintzak aurrera eramateko.

Udalak agintzen dizkion bestelako eginkizunak, haren lanpostuarekin bat baldin badatoz eta haren titulazio eta mailarekin zerikusia baldin badute.

1.8. Deialdi honen xedea da, orobat, aldi baterako kontrataziorako izangai zerrenda bat eratzea, sortzen diren aldi baterako beharrei erantzuteko eta ordezkapenak egiteko.

2.–Eratutako zerrendaren indarraldia.

Deialdi honen bidez aldi baterako kontrataziorako eratuko den zerrendak indarra izanen du agortzen den arte edo lanpostuak behin betiko betetzeko berariazko hautapen prozesuak hasi arte, edo aldi baterako kontrataziorako beste zerrenda bat egin arte.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen den bezala.

Gainerako pertsona atzerritarrek legezko bizilekua Espainian eduki behar dute edo, bestela, indarra duen lan baimena.

b) Euskaraz jakitea, C1 mailaren titulua, EGA edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria aurkeztuz egiaztatua, edo berariazko proba bat eginez, eskatutako hizkuntza eskakizuna izatea egiaztatzen duena, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

c) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu akademiko hauek izatea, edo haiek eskuratzeko moduan egotea:

–Animazio Soziokultural eta Turistikoko goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea.

–Gizarte Integrazioko goi-mailako teknikariaren titulua.

–Gizarte Hezkuntzako titulua.

–Gizarte Laneko, Pedagogiako edo Soziologiako titulua.

f) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

h) B motako gidabaimena izatea, indarrean.

Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki behar dira, eta gerora horietakoren bat ez betetzea nahikoa arrazoi izanen da deirik ez egiteko, harik eta arrazoi hori desagertu arte.

4.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Arakilgo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Foruen plaza 4, 31860 Irurtzun), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, hilabeteko (1) epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.2. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Deialdiaren hirugarren oinarrian eskatzen den titulua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

b) C1 mailaren titulua, EGA edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria, edo berariazko proba egiteko eskaera, behar den hizkuntza maila izatea egiaztatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

c) Nortasun agiri nazionala.

d) B1 motako gidabaimena.

e) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak, frogagiriak edo baliarazi nahi dituen beste batzuk.

f) Lan bizitza.

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Minusbaliotasuna duten izangaiek honako hau erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari: minusbaliatu egoera frogatzeko agiria, organo eskudunak luzatua, eta osasun ziurtagiria, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko ohiko lana egitea eragotziko dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat (II. eranskineko eredua erabiliko da).

Izangai horiek ariketak egiteko epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna daukaten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko da Arakilgo Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean.

Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

6.–Behin betiko zerrendak.

Aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori jendaurrean jarriko da Arakilgo Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean, hautaproba egiteko eguna eta tokia adierazita.

7.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Osaera:

–Epaimahaiburua: Oihana Olaberria Jaka, Arakilgo Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

–Lehen epaimahaikidea: Irantzu Escudero Jaca, Arakilgo Udaleko Kulturako zinegotzia.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

–Bigarren epaimahaikidea: Iosune Zabala Ijurko, Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

–Hirugarren epaimahaikidea: Koldo Valencia Rodríguez, Hezitzaile Eskolakoa.

Ordezkoa: M. Carmen Garcés Ducar.

–Idazkaria: Imanol Goñi Razkin, Arakilgo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: hark izendatzen duena.

7.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago. Halaber, mahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, eraketa baliozkoa izan dadin.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

7.4. Epaimahaiak aholkularien laguntza eska dezake proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

7.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko eginen diote, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin badaude indarreko araudian abstenitzeko ezartzen diren egoeretako batean, eta izangaiek haiek errekusatzen ahalko dituzte, arrazoi horietako bat gertatuz gero.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horiek gertatzen direnean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

7.6. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Oposizio-lehiaketa hasi baino lehen, euskara proba eginen dute deialdi honen 3.b) oinarrian eskatutako hizkuntza-eskakizuna agiri bidez egiaztatu ez eta proba egiteko nahia adierazten dutenek. Proba horretan bi ariketa eginen dira, idatzizkoa eta ahozkoa, eta horien bidez zehaztuko da izangaia gai den ala ez, C1 hizkuntza mailari, EGAri edo baliokidea den tituluari dagokionez. Proba horiek Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko langileek eginen dituzte. Ondotik etorriko dira oposizioko proba berariazkoak. Garaiz jakinaraziko da probak egiteko eguna.

8.–Lehiaketaldia. Gehienez ere 20 puntu.

8.1. Lanbide-esperientzia. Gehienez ere 10 puntu emanen dira.

Edozein administrazio publiko edo enpresatan animatzaile edo dinamizatzaile soziokultural lanetan aritu izana, animazio soziokulturalaren alorreko eginkizunak betez. Lan egindako hilabete bakoitzeko, 0,25 puntu.

8.2. Prestakuntza osagarria. Gehienez ere 10 puntu emanen dira.

Lanpostuarekin lotura zuzena duten ikastaroak (ikastaro bakoitzeko). 5 ordutik beherako ikastaroak ez dira kontuan hartuko:

–20 ordu eta hortik gora, 40 ordura gabe, 0,25 puntu.

–40 ordu eta hortik gora, 100 ordura gabe, 0,50 puntu.

–100 ordu eta hortik gora, 2 puntu.

–20 ordutik behera, eta lanpostuarekin lotura zuzena duten “lan jardunaldietara” joatea, 0,10 puntu.

Deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren tituluak metatzea: gehitzen den titulu bakoitzeko, 2 puntu.

Aurreko apartatuetako merezimenduak frogatzeko, izangaiak lan egindako administrazio publikoaren edo legez eratutako enpresa pribatuaren ziurtagiriak aurkeztuko dira; merezimendu horiek kontatzeko, berriz, aintzat hartuko dira lan nahiz administrazio araubidean egindako zerbitzuak, bai eta pertsona talde edo enpresa bateko kide izanik administrazio publikoei egindako zerbitzuak ere.

Frogaturiko esperientzia-aldiak ez badu urte osorik hartzen, dagokion proportzioa aterako da hilabete osoak kontuan hartuta. Kontratu bat kontuan hartzeko, gutxienez hilabete batekoa, osorik, izan beharko du.

Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da.

Lanbide-esperientzia egiaztatu ahal izateko, lan-bizitza eta emandako zerbitzuen frogagiria aurkeztu beharko dira, egindako lanak eta maila adieraziz.

9.–Oposizioaldia. Gehienez ere 80 puntu.

9.1. Oposizioak hiru proba izanen ditu; haien bidez, lanpostuko jardueraz izangaiak dituen ezagutza praktikoak baloratuko dira.

a) Lehenbizikoan, “test” motako galdera sorta bat eginen da lehenik, hogei galderaz osatua, bai ezagutza orokorrei buruz bai lanpostuko jardueren gaineko berariazko gaiei buruz, eta erantzunetako bakarra izanen da zuzena. Bigarrenik, 5 galdera labur eginen dira, espazio mugatu batean erantzutekoak. Galderak III. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. (Udalak ez du garatutako gairik emanen, baina zenbait testutarako estekak jartzen dira eskura, material lagungarriaren barnean).

Test motako proban 0 puntutik 20 puntura bitarte emanen dira (gainditzeko, gutxienez ere 10 puntu eskuratu beharko dira). Galdera guztiek balio bera izanen dute (1,00 puntu) eta 0,40 puntu kenduko dira oker emandako erantzunengatik.

Galdera laburren proban 0 puntutik 20 puntura bitarte emanen dira (gainditzeko, gutxienez ere 10 puntu eskuratu beharko dira). Galderek 4na puntu balioko dute.

Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da.

b) Bigarren proban, lanpostuaren eginkizunekin eta edukiarekin lotutako kasu praktiko bat ebatzi beharko da, gehienez ere 90 minutuan, epaimahaikideek izangaien gaitasunak baloratze aldera. Gehienez ere 20 puntu (gainditzeko, gutxienez ere, 10 puntu eskuratu beharko dira).

Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: idatzizko adierazpen gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna.

Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da. Gehienez ere 7 eguneko epean argitara emanen dira kalifikazioen zerrenda eta atxikitako plika zenbakia, eta adieraziko da plikak noiz eta non zabalduko diren (eguna, ordua eta tokia), hori egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Ekitaldi publikoaren izaera izanen du horrek.

Plikak irekitzeko ekitaldian berean, hirugarren probaren eguna finkatuko da, eta ariketak berrikusteko epea ezarriko da, horretarako eskaera egiten dutenentzat.

c) Hirugarren proban, kasu praktiko baten defentsa eginen da, eta epaimahaiak proposaturiko beste kasu batzuei erantzunen zaie. Gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira, eta ez da baztertzailea izanen.

Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: ahozko adierazpen gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna.

Probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek beren NANa, pasaportea edo AIZ eraman beharko dute, bestela ez baitute proba egiterik izanen.

10.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

10.1. Ariketak bukaturik, emaitzak jendaurrean jarriko dira Arakilgo Udalaren iragarki-taulan, probak egin diren tokian eta udal webgunean.

Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren arabera jarria, Alkatetzari bidaliko zaio eta, horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa, behin betiko onespena eman dadin.

Berdinketarik bada, bigarren ariketan puntu gehien lortu duenak izanen du lehentasuna, eta horrela berdinketa hausten ez bada, lehen ariketan puntu gehien lortu duenak izanen du, eta hala ere berdinketak badirau, hirugarren ariketan puntu gehien lortu duenak.

10.2. Agiriak aztertu eta ikusten bada izangaiek ez dutela betetzen deialdian ezarritako baldintzetakoren bat, deuseztatu eginen dira haien jarduketak, hasierako eskabidean informazio faltsua emateagatik egozten ahal zaien erantzukizuna galarazi gabe.

10.3. Puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiak 2 asteko epean gehienez hasi beharko du lanean.

10.4. Probak gainditu dituzten gainerako izangaiei dei egiten ahalko zaie sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien aurka nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea eta euskara proba egiteko eskaera (PDFa).

II. ERANSKINA

Minusbaliotasuna duten izangaien eskabidea (PDFa).

III. ERANSKINA

Probetarako gaiak

1.–Arakil ibarra: ibarraren ezaugarriak, geografia, biztanleria, kontzejuak, eragile sozialak, zerbitzuak, gizarte eta aisia baliabideak, ingurumen eta turismo baliabideak.

2.–Euskararen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

3.–Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Egitura eta programak.

4.–Sakanako Berdintasun Plana.

5.–Sakana Garapen Agentzia zer den, haren helburuak eta ekintzak.

6.–Animazio soziokultural eta turistikoko proiektuak diseinatzea.

7.–Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea haur eta gazteekin.

8.–Animazio soziokulturaleko jarduerak adinekoekin.

9.–Animazio soziokulturala aisia eta astiaren alorrean.

10.–Bileren dinamizazioa.

Material lagungarria.

–Alcantara, A eta Fructuoso, C. (2010). Una aproximación a los roles, funciones y tareas del animador/a sociocultural.

–Ander-Egg, E. (2008). La animación sociocultural en los comienzos del siglo XXI. Lumen.

–Blanco, I. (2018). El nuevo municipalismo: derecho a la ciudad y comunes urbanos.

–Carles Monclus:

Artikuluak:

  • http://murciasocial1.blogspot.com/2020/11/n-31-de-la-revista-de-educacion-social.html
  • http://quadernsanimacio.net/ANTERIORES/trece/pdf/cultural.pdf
  • Kulturan dihardugu mundua aldatzeko: https://eduso.net/res/revista/31/el-tema-revisiones/actuamos-en-la-cultura-para-transformar-el-mundo-educacion-social-accion-cultural-y-transformacion-social
  • Bitartekaritza artistikoa: https://mediacionartistica.org/tag/carles-monclus-garriga/

–Carlos Paradas, Fernando de la Riva. 2010. Cuadernos Prácticos. Los Proyectos. CRAC.

–Cembranos, Montesinos eta Busteló. 1999. La animación sociocultural: una propuesta metodológica.

–Ezequiel Ander-Egg eta María José Aguilar. 2005. Cómo elaborar un proyecto: Guía para diseñar proyectos sociales y culturales.

–Furter P; (1988); Un siglo de intervención sociocultural en España. (1876-1986); Université de Genéve. Genéve.

–Gillet, J. (2000). Animación y animadores. L’Harmattan. Paris.

–Manual 2010. CIMAS. Metodologías Participativas. Observatorio Internacional para la Participación y el Medio Ambiente.

–Manual Atalaya. Apoyo a la gestión Cultural.

http://atalayagestioncultural.es/inicio

–Manuel Madrid García. Guion_final_elaboracion_de_proyectos_sociales.

  • http://webs.um.es/manuel.madrid/miwiki/doku.php

–Marco Marchioni. 2010 Organización y desarrollo de la Comunidad. La acción comunitaria en las nuevas condiciones sociales.

–Sendotu. (2010). Cuaderno de trabajo 3: Diseño de proyectos sociales desde una perspectiva de género.

–Úcar, X. El estatuto epistemológico de l’animació sociocultural. Revista de Teoría del’educació. (Salamanca). VI. libk. (1994), 161.-183. or.

–Úcar, Xavier. (2009). La Comunidad como elección: teoría y práctica de la acción comunitaria. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

–Viché González; Mario; (2009); La Educación (animación) Sociocultural o la dimensión política de la educación.; in http:quadernsanimacio.net; 9. zk.; 2009ko urtarrila; ISNN 1698-4044.

–Ximo Valero:

Didáctica de la animación juvenil:

  • Asociacionismo, participación y animación sociocultural: http://quadernsanimacio.net/ANTERIORES/treintaiuno/index_htm_files/Asociacionismo,%20participacion.pdf

Iragarkiaren kodea: L2104087