69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 10ean hartua, Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkaria, kargutik kendu eta epaimahai horretako mahaikide izendatzen duena.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 126. artikuluak, 2. apartatuan, ezartzen du Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak, Nafarroako Gobernuari atxikitako administrazio organoa izanik, bost kide izanen dituela, Nafarroako Gobernuak hautatuko dituenak higiezinen balorazioetan esperientzia profesionala duten pertsonen artean, eta Epaimahaiko idazkari gisa zuzenbideko lizentziadun titulua duen funtzionario bat arituko dela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikia, administrazio horrek berak izendatua.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko ekainaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkari izendatu zuen. Dena den, 2021eko otsailaren 16an jakinarazi zuen funtzionario lanetatik erretiroa hartu behar zuela, 2021eko martxoaren 10eko ondorioekin; hortaz, bidezkoa da Desjabetzeen Epaimahaiko idazkari kargutik kentzeko izapideak egitea.

Bestalde, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko buruaren idazki bat jaso da, non modu arrazoitu batez proposatzen baita Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko mahaikide izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkaria, kargutik kentzea.

2. Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko mahaikide izendatzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunari jakinaraztea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2104108