69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

8/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baita, bitarte baterako, Ana María Poncela García andrea Justizia Zuzendaritza Nagusiko Bulego Judizial eta Fiskalaren Ataleko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Ana María Poncela García andrea Justizia Zuzendaritza Nagusiko Bulego Judizial eta Fiskalaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2021eko martxoaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzuari, eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2104179