68. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

8/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez luzatzen baita Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren berriz Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz. Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak otsailaren 24ko 21/2021 Autoaren bidez. Neurri hauek luzatu ziren Osasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 6/2021 Foru Aginduaren bidez, zeinean sartu baitzen aldaketa bat, 26. puntuari dagokionez (alkoholaren salmenta); izan ere, ezabatu behar zen ostalaritzako establezimenduek eta jatetxeek alkohola 21:00etatik 08:00etara saltzeko debekua, 21:00etan itxi behar dutelako. Hortaz, 26. puntuko testua zuzendu da, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduarekin bat etor dadin.

Martxoaren 23an onetsi zen Osasuneko Kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez luzatzen baita Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Atzeman den akatsa da otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduaren luzapena baino ez dela aipatzen, berariaz aipatu gabe 6/2021 Foru Aginduaren luzapena ere, zeinak otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduaren aldaketa bat ezartzen baitzuen. Beraz, bidezkoa da zuzenketa egitea, COVID-19aren ondorioz hartutako osasun neurrien arauen segurtasun juridikoa bermatzeko.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 7/2021 Foru Aginduaren lehen puntua aldatzea; honela idatzita geldituko da:

“Lehena.–Luzatzea Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduan hartutako neurriak, baldintza berdinetan (foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren berriz Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz, eta geroago izan diren aldaketak)”.

Bigarrena.–Foru agindu hau igortzea, tramita dezan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, baimen judiziala eman dezan, aurretiaz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak; igortzea, halaber, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kudeatzaileari, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzara, Barne Zuzendaritza Nagusira, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Kirolaren Institutura, Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

Hirugarrena.–Foru agindu honek 2021eko martxoaren 26an hartuko du indarra, 00:00etan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2104842