67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa Udal Planeko AR.2 banaketa eremuko UE-6 unitateko S6 sektoreko industriarako A-lurzatiaren eta erabilera anitzeko lurzatien determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Arroizko Udal Planeko AR.2 banaketa eremuko UE-6 unitateko S6 sektoreko industriarako A-lurzatiaren eta erabilera anitzeko lurzatien determinazio xehakatuetan, bien erabilera trukatzeko.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) 77.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2103845