67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

S.6 sektoreko UE-6. unitatean AR.2 banaketa eremua birzatitzeko proiektua (3. poligonoko 15., 17., 757., 758., 792., 793., eta 795. lurzatiei eragiten diena). Hasierako onespena

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 134.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Arroizko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arroizko Udal Planeko S.6 sektoreko UE-6. unitatean AR.2 banaketa eremua birzatitzeko proiektua (3. poligonoko 15., 17., 757., 758., 792., 793., eta 795. lurzatiei eragiten diena), eta unitate horietako bakoitza zein S.4 sektorearen zati bat urbanizatzeko proiektuak (azken hori unitatearen Birpartzelazio Batzordeak hala aginduta).

Aipatutako araudiaren 72. eta74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, 134. eta 152. artikuluetan agindutakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2103805