67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun azterketa Mutiloako 2. poligonoko 1974. eta 1975. lurzatietan. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterketa, Mutiloako katastroko 2. poligonoko 1974. eta 1975. lurzatietakoa, Promociones Ocec SAk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2104622