67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Herri-lurraren desafektazioa, 1. poligonoko 303. eta 304. lurzatietan, erabilera lagatzeko, karga eratzeko eta bide-zortasun elektrikoa ezartzeko

Aranaratxeko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean eta aho batez onetsi zuen desafektazio espedientea 1. poligonoko 303. eta 304. herri-lurzatietan, erabilera lagatzeko, karga eratzeko eta bide-zortasun elektrikoa ezartzeko, gero erabilera lagatzeko Electra Saltea SL enpresari, Aranaratxeren eta Larraonaren arteko linearen ordez tentsio ertaineko aireko beste linea bat ezar dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko erabaki bilakatuko da.

Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Aranaratxen, 2021eko martxoaren 9an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2104018