67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, kultura-koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin. Onartuen behin betiko zerrenda

Agoizko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen onestea deialdi baten oinarriak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko kultura-koordinatzailearen lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin; B mailakoa izanen da, eta euskararen derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izanen du. Horri buruzko iragarkia 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 15ean.

Argitaratutako deialdiaren oinarrietan, baina, akatsak atzeman ziren, besteak beste eskabideak aurkezteko epeari dagokionez. Bada, akats horiek zuzendu eta deialdira aurkezteko beste epe bat ireki zen, iragarkia argitaratuta 2021eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 29an; hori guztia, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan ezarritakoarekin. Bigarren epe horretan hamabost eskabide aurkeztu ziren, prozesuan parte hartzeko.

Deialdiaren 4. oinarrian ezartzen da, izangaiak onartzeko prozedurari dagokionez, ezen eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta izangai bazterturik ez baldin badago, kasu honetan bezala, behin betikoa bilakatuko dela. Beraz, proposamenak aurkezteko epea iragan denez, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz hamabost izangai aurkeztu direla eta bat ere ez dela baztertua izan, bidezkoa da izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Beraz, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat, Alkatetzaren martxoaren 10eko 47/2021 Ebazpenaren bitartez, honako deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestean da: kultura-koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin. Zerrenda behin betiko onartutako izangaiei igorriko zaie eta ebazpen hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Agoitzen, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.

I. ERANSKINA

Izangai onartuak eta baztertuak

–Onartuak:

ETXARRI MIRANDA, ARITZ

TIRAPU GOIKOETXEA, MIREN

MARTIARENA ARZA, MAIALEN

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

FERNÁNDEZ ROMERO, NEREA

ARTÁZCOZ AZCÁRATE, NOELIA

ZOCO CÍA, LOURDES

ETXARRI TAPIA, ANE

COSÍN RETA, CRISTINA

LARRAYA QUILLÉN, MAIALEN

MÉNDEZ GÓMEZ, LOREA

ECHARRI CHASCO, ALBA

ETXARTE BUENO, RUTH

MATESANZ DE LA MAZA, LAURA

ARCHANCO MANCHO, MIKEL

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: L2104169