67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

2021eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2021eko apirilaren 23an amaituko dela borondatezko epea, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga dela bide 2021. urtean egindako likidazioei lotuta igorritako kuotak ordaintzeko.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Diruzaintzan ere egin daiteke (Merkatuko kalea, 7-9, 2.a), 08:30etik 14:30era, eta Internet bidez, www.pamplona.es webgunean.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren 2021. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko martxoaren 3an.–Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: L2103697