67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 8., 214., 318., 465., 510., 568., 578., 608., 633., 647., 650., 652., 653., 654. eta 655. lurzatietarako. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko martxoaren 5an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi du industria-erabilerarako 8., 214., 318., 465., 510., 568., 578., 608., 633., 647., 650., 652., 653., 654. eta 655. lurzatietarako Hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren xedea da lurzati horietan erabilera gehiago baimentzea: industriarako, merkataritzarako, hirugarren sektorerako, ekipamendu publikoetarako eta pribatuetarako eta jarduera ekonomikoetarako, alegia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aipatu espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Villatuertan, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2104053