67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Behin-behineko baimena, itxitura mantentzeko 2. poligonoko 2. lurzatian

2021eko martxoaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, zinegotzi guztiak ados zirelarik, honako hau erabaki zen:

“Lehenbizikoa.–Behin-behineko baimena ematea Íñigo Díaz San Juani, landare-itxitura mantentzeko Pitillasko 2. poligonoko 2. lurzatian, 3 urteko eperako.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta banaka jakinaraztea ukituta gerta daitezkeen pertsona eta administrazioei.

Hirugarrena.–Ebazpen hau helaraztea Íñigo Díaz San Juani, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, eta aditzera ematea ebazpen honen aurka aurkez dezakeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Pitillasen, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2104147