67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Juan María Guelbenzu kaleko 25 zenbakidun eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia dela-eta. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAR-21 (11/CU).

“Ikusirik Juan María Guelbenzu kaleko 25 zenbakidun eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrenda, Osoko Bilkurak hasiera batez onetsia 2020ko azaroaren 26an hartutako PLE 26-NOV-20 (4/CU) erabakiaren bidez; ikusirik, orobat, ez dela haren aurkako alegaziorik aurkeztu, erabaki hori alderdiei jakinarazi eta argitaratu ondotik 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an; eta ikusirik, azkenik, espedienteko txostenak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea Juan María Guelbenzu kaleko 25 zenbakidun eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:

FINKA

JABETZA

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

DESJABETU BEHARREKO BOLUMENA

1 (beheko solairua)

Ignacia Aramburu Villabona (% 100)

1. poligonoko 520. lurzatia.

Katastroko 20. unitatetik bereizi behar da

3,66 m³

2 (solairuartea)

Ángel Alen Sánchez eta María Jerusalén Cubillas Ruiz (% 50)

María Rosario Alen Sánchez eta Pedro Ismael González Aramendia (% 50)

1. poligonoko 520. lurzatia.

Katastroko 18. unitatetik bereizi behar da

2,71 m²

3 (beheko solairua)

1. poligonoko 520. lurzatia.

Katastroko 11. unitatetik bereizi behar da

0,23 m³

2.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra eta espazioa okupatzeko beharra deklaratzea.

3.–Ahalmena ematea Juan José Echeverría Iriarte Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkariari eta Alberto Calvo Azagra funtzionarioari, bietako edozeini, sina ditzaten okupatu aurreko akta, alderdien adostasunezko akta, ordainketako akta, okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

4.–Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitara ematea Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2104045