67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Hilarión Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia dela-eta. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAR-21 (6/CU).

“Ikusirik Osoko Bilkurak 2020ko azaroaren 5ean hartutako PLE-05-NOV-20 (12/CU) erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Hilarión Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, eta haren onura publikoa eta eraikinaren beheko solairuaren zati bat (3,10 m²) okupatu beharra deklaratu baitziren; eta ikusirik, orobat, espedienteko txostenak, eta bat etorririk 10/2010 Foru Legearen 55. Artikuluan xedatuarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15. artikuluarekin eta ondokoekin, eta tramite honi dagokionez Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluekin. Erabakitzen da:

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea plan bereziaren behin betiko onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, eta haren titularrarena. Planak Hilarión Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzea jasotzen du. Hona hemen:

FINKA

JABETZA

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

DESJABETU BEHARREKO BOLUMENA

1 (beheko solairua).

Beunza Mayor SL; Isabel Lacabe Morenok ordezkatzen du.

1. poligonoko 1230. lurzatia. Katastroko 1. Unitatetik bereizi behar da.

3,10 m² erabilgarri.

Txosten teknikoaren N1, N2 eta N3 planoetan zehazten da.

2.–Erabaki hau jakinaraztea ukitutako titularrari eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo erabileraren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2104044