67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jacako errepidea kaleko 4. zenbakiko eraikinaren beheko solairuan dagoen eremu publikoko zatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko otsailaren 2ko 2021-0197 Ebazpenaren bidez, honako hau

ERABAKI ZUEN:

1. Espedientea hastea, desafektatzeko Jacako errepidea kaleko 4. zenbakiko eraikinaren beheko solairuan dagoen eta Noain-Elortzibarko Udalaren jabetzakoa den eremu publikoko espazioa, 27,13 m²-ko azalera hartzen duena udalarenak ez beste inorenak diren ataria, eskailera eta igogailuaren artean. Ebazpen honi espedientean sartze aldera erantsitako plano eta krokisen arabera, garai batean espazio hori lehen solairuko zuzkidura-lokalera zuzenean sartzeko erabiltzen zen; Agoizko Jabetzaren Erregistroko 2186 liburukiko, 99. liburuko, 70. orrian inskribatuta dagoen 7442 finkako parte da espazioa, eta 13792 eta 13794 finkak erantsi zaizkio, jatorriko finkan (7309.a) jasota dagoen Erkidego Erregelamenduaren arabera.

2. Jakinaraztea desafektatutako azalera Real kaleko 62 A zenbakiko beheko solairuko atariaren azalera eraikiarekin bat datorrela, eta 27,13 m² neurtzen dituela. Lehen solairua ez da desafektatuko Udalak ez baitu uste horretarako une egokia denik.

3. Jendaurrean jartzea hilabeteko epean iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita honako hauek: espedientea, bildu diren txosten guztiak, desafektatuko den espazioaren identifikazio juridiko eta grafikoa, eta espedientea osatzen duten gainerako agiri guztiak.

4. Erabakia jakinarzatea Noain-Elortzibarko Jacako errepidea kaleko 4. zenbakiko jabeen erkidegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2103872